Hamasei urte

Juan Ramon Makuso
Juan Ramon Makuso
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
“Zure bizitzaz etengabeko aipamenak entzun behar izatea, ez da erraza. Eta behar bada, beti bezala, benetakoaz, ezer ez”. Hauek izan ziren, tabernako mostradorean, entzun nituen hitzak. Gizasemezkoa zen, berrogei urtetik gorakoa; bere aldamenean nerabe bat. “Aita, nik asteburuan Antoinen etxera joan nahi dut, Hendaiara”. “Eta han zer egin nahi duzue?”. Hitz hauek nire kezka piztu zuten. Ardoa eztarritik ezin pasa geratu zen. Hau bai izan zela betikoa, baina ez benetakoa. Bi gazte elkartu behar baldin badute, are gehiago, bitako baten etxean, akabo! Larrua jotzera doaz! Ez da harritzekoa hau guztia. Egun, zinean, erlazio bat beti koitoan oinarritzen da. Sarritan irudiak, igogailuetakoak, arropa dendetako aldageletakoak, izaten dira. Zer esanik ez telebistako gazteentzako egindako serietan. Ni dezente ibiltzen naiz igogailuetan; edo gustukoa dut Zarako dendetatik erosketak egiten ibiltzea, eta horrelakorik ez dut topo egiten. Aitaren hitzak berriro nire buruan, “benetakoaz, ezer ez”. Sexua ez da soilik larrua jotzea. Pentsatu sehaskako haurrengan. Edo zaharrengan.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude