Ekonomi krisia denon buruetan egoteaz gain, guztion sabeletara ere iritsiko zen neurriren batean edo bestean: gehiago begiratzen diogu saskiratzen dugun produktuaren prezioari. Baina horrek ez du esan nahi gaizki elikatu behar dugunik. Hori erakutsi nahi du Patxi Trula sukaldariak Cómo ahorrar cocinando (Nola aurreztu janaria prestatzen) liburuarekin. Karlos Argiñanoren hitzaurre eta guzti publikatu den liburu honen helburuak, honakoak dira: hilabete amaierara poltsikoak urratu gabe iristea; jaki osasungarriak prestatzea; eta sukaldearekin gozatzea, jendea bazkaltzera gonbidatzea, bidean hil gabe –egilearen hitzak dira–. Plater errazak, betikoak, umeentzakoak... merke eta on.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...