Adierazpenak


2009ko urriaren 25ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Edorta Jimenez idazleak Nabarra aldizkariaren urriko zenbakian [Beranduago jakinarazi zuten Espainiako Narratiba Saria Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao liburuari emango ziotela]: "Susmoen artean bada bat azken urteotan garunak jaten dizkidana. Euskal literatur sistemaren erabaki-gune nagusia, botere-leku printzipala, ez ote dagoen euskal literaturatik kanpo. Non eta, argi esanda, Madrilen. Espainiako Sari Nazionaletan. Orain arte euskal idazle bik eskuratu dute saria, eta horiexek dira euskal idazlerik itzulienak eta irakurrienak. Bihar-etzi euskal idazlerik irakurriena nor izango den erabakitzeko ahalmena dutenak Madrilen biltzen dira. Urtero. Euskal best-sellerren sortzaileak dira. Miragarria? Gaitzerdi, esango didazue, ez baikara honetan bakarrak. Ba ez, ez gara kolonizatu bakarrak, egia".

 

Belen Altunak El País-en, best-sellerren gaiari tiraka: "Zergatik ez dira euskaratzen best-seller ugari, agian ez oso kalitate handikoak, baina komertzialki errentagarriak suertatu ohi direnak hizkuntza gehienetan? Eta zergatik ez du aurkitzen bere lekua gurean hainbat literatura-generok? Nazioarteko eleberri historikoak; edo eleberri erromantikoak, genero arroxak, esaterako".

 
 

Oier Guillan idazleak Berrian: "Badirudi maitasunari buruz edo heriotzari buruz poesian hitz egitea zilegi dela, baina egunerokotasunean txertatuta dauden gaiak jorratzen dituzunean poesia etiketaduna egiten duzu. Iruditzen zait maitasunaren eta heriotzaren pare badirela beste hainbat gai hunkitzen eta ukitzen gaituztenak egunero, horien artean gai politikoagoak izan litezkeenak".


Azkenak
Riviera Gaza: euskal ekonomiarako aukera bat?

Bai, eremu horren historia odoltsua da. Pena izan zen hainbeste jende hiltzea eta herri hori modu horretan kanporatua izatea, baina hainbestetan gertatu dira halakoak...! Gizakiok ez dugu erremediorik eta Historiak ez du atzera bueltarik. Egiten ari zirena gehiegizkoa zela... [+]


Donostiako Klasikoa eta Israel-Premier Tech taldea

BDZ Israeli Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak mugimenduko (BDS nazioartean) ordezkaritza bat bildu berri da Donostiako Klasikoa antolatzen duen Oceta erakundeko arduradun batekin. Jakinarazi digu aurten, iaz ez bezala, lasterketara ez dela talde israeldarrik etorriko... [+]


2025-07-21 | ARGIA
Ongietorrien auziko akordioak “borrokaren zilegitasuna” ezbaian jartzen duela salatu dute zenbait presok eta preso ohik

"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian. 


“Gazteen kontrako kriminalizazioa” eta “Poliziaren gehiegikeria” salatu ditu Azpeitiko Gaztetxeak

Igande arratsean ehunka herritarrek elkarretaratzea egin dute herriko plazan, "Poliziaren gehiegikeria" salatzeko. Azpeitiko Udalak udaltzainei elkartasuna adierazi die, eta, aldiz, Ertzaintzaren esku hartzea "gehiegizkoa" izan zela esan du.


Euskara, katalana eta galiziera ez dira momentuz hizkuntza ofizialak izango Europar Batasunean

Europar Batasuneko estatu kideen gehiengoak atzera bota du euskara, katalana eta galiziera EBn hizkuntza ofizialak izateko eskaera. Finantzazio eta arlo legalean hainbat "zalantza" dituztela plazaratu dute. 


Agharas ekarteak jasandako eraso arrazistak salatu dituzte Barakaldoko txosnek

Agharas migratzaile imazighen elkartearen txosnan pertsona batek hainbat irain arrazista egin zituen. Erasoa salatzeko elkarretaratzea egin dute igandean Barakaldon. 


2025-07-21 | Axier Lopez
Bilboko Aste Nagusian genozidioaren konplize bati agur esan diote: 13 konpartsak ez dute Coca-Cola txosnetan eskainiko

Bilboko Konpartsak osatzen duten 27 taldeetatik hamahiruk erabaki dute AEBetako Coca-Cola multinazionalaren produktu guztiak kenduko dituztela haien txosnetatik, Israel palestinarren aurka egiten ari den genozidioaren konplize izatea leporatuta.


Gazan 18 pertsona hil dira gosez, eta laguntza zeramaten 25 kamioiri tiro egin diete soldadu israeldarrek

Gazako Osasun Ministerioaren arabera, Israelek 2023ko urrian  zerrendaren aurkako oldarraldia gogortu zuenetik 86 palestinar hil dira gosez, horietatik 76 haurrak. Manifestazioak egin dituzte hainbat herrialde arabiarretan, Gazarako su-etena aldarrikatzeko eta palestinarrek... [+]


2025-07-21 | Behe Banda
Berritu ala hil

Berritu ala hil. Hori esaten diogu geure buruari. Ariketetatik ariketa gabeko alera, narraziotik gertuago, metaforarik gabe, zuzenago. Orain? Orain gehiago behar dugu. Narrazioago, ezmetaforatuago, ariketagabeago.

Pertsonaia bat sortuko dugu. Pertsona bat. Istorio batean... [+]


2025-07-21 | ARGIA
Euskararen aldeko ‘jauzi’ baten alde mobilizatu dira Maulen, Donapaleun eta Baionan

Igande goizean elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herrian Euskarazek deituta, Geldi euskara zapaltzea! lelopean.


2025-07-21 | ARGIA
Egiari Zor-ek NBEren gomendioak betetzea eskatu die Espainiako erakundeei

Egiari Zor elkarteak pozgarritzat hartu du Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordeak Espainiako Estatuaren indarkeriaz egin duen txostena. Elkarteak azpimarratu du txostenak Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak dokumentatutako 5.000 tortura salaketak balioan... [+]


2025-07-21 | ARGIA
Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia aldarrikatu dute milaka herritarrek udaletxeen aurrean

UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]


2025-07-20 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-20 | Jakoba Errekondo
Sagastien joeraren hipotesia

Etorri dira herriko jaiak. Gureak sanferminen atarikoak dira, uztailaren abiatzea. Eta aurten berrikuntza bat izan dute. Artisten herria da gurea, eta apain-apain janzten dute jaietarako, baina aurten, ustekabean, herriko kale nagusiko sarrerako sagarrondoak lorez jantzita hartu... [+]


Eguneraketa berriak daude