Jainko yogurrak

Gorka Moreno Marquez
Gorka Moreno MarquezIñigo Azkona
Aspaldian filosofo batek esan zuen jada jainkoa hil zela eta gurean ere abestiren batean entzun dugu horrelako baieztapenik. Bada ez! Jainkoa ez da hil, jainkoak indarrean daude, ez dira bukatu, eraldatu egin dira, energia bezala. Lehenengo momentu batean jainkoa bakarra, ukiezina, beldurgarria, zerutiarra eta ahalguztiduna izaten zen eta hauxe izan da nagusi XIX. mendera arte. Beranduago, beste jainko batzuk agertu ziren eta lehian sartu ziren aurrekoarekin. Dena den, aurreko jainkoaren izaera mitikoa mantentzen zuten, traszendentziaren ezaugarria amankomuna zelarik. Proiektu politiko handietara lotuta zeuden eta hauen artean Marx, Lenin edota Che Guevara bezalako jainko laikoak topatu genitzake.

Gaur egungo jainkoak aldiz, erabat aldatu dira. Geure gizarte kontsumistan garrantzitsuena etengabe kontsumitzea da eta erlijioa ere kontsumo-ondasun bilakatu da. Horrela bada, denbora oro kontsumitu behar dugu eta halabeharrez, ondasunak iraungikorrak izan behar dira kontsumitzen jarraitu ahal izateko. Gure gizartearen beste ardatz batzuk bezala, erlijioak ere ezaugarri hauek erakusten ditu eta lehen betierekotasuna nagusi zen tokian behin-behinekotasuna da. Pentsatu daitekeenez, Jesukristo, Yahvé, Marx edota Lenin bezalako jainkoak jokoz kanpo gelditu dira. Akaso Che Guevara da hauen artean hobeto zahartzen jakin izan duena, bere bertsio potsmoderno-kontsumistan bederen.

Gaur egun indarrean dauden jainko berriak Jainko yogurrak dira. Iraungitze-datarekin jaiotzen direnak eta momentuko arrakastaren ondoren azkar desagertu –kontsumitu– egiten direnak, gero inor ez delarik hauetaz oroitzen. Jainko kleenex bezala ere izendatu ditzakegu, erabili bezain pronto bota egiten ditugulako. Hauen artean, futbolari, aktore eta musikariak topa ditzakegu. Hor ditugu, Beckham, Megan Fox edota azken uda honetan bogan egon diren Cristiano Ronaldo edota Michael Jackson bera ere.

Hauek guztiek, euren jarraitzaile taldea izaten dute eta askotan hauen itsas-argi ere bihurtzen dira, nolabaiteko izaera mitiko-profetikoa bereganatzen dutelarik. Eredu erlijioso berri hau hoberen islatzen duen fenomenoa triunfitoena da: askotan obran edota supermerkatuan lan egiten duten neska-mutilak ospetsu eta famatu bihurtzen dira egun batetik bestera eta urtebete beranduago inor ez da hauetaz oroitzen. Denek izan dute fan taldea bere momentuan eta orain hirugarren mailako diskoteka edota herriko jaietan ikuskizunik ematen badute gaitzerdi... Dena den, lasai egon beharko ginateke, urtero jainko belaunaldi berria izaten dugu eta hauek kontsumitzeko aukera izango dugu.

ASTEKARIA
2009ko urriaren 18a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Estitxu Eizagirre
#4
Gorka Bereziartua
Azoka
Azkenak
2024-05-14 | Irutxuloko Hitza
Desokupako bi gizon Donostiako etxe bat ilegalki husten saiatu dira

'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.


2024-05-14 | Axier Lopez
94 egunez gose greban dago preso politiko maputxe bat

Guillermo Camus Jara izena du eta Txileko Lebuko kartzelan dago. Egoera larrian da, gose greba luzeaz gain, ostiraletik egarri grebari ere ekin baitio.


2024-05-14 | ARGIA
LABek salatu du Amazonek "errepresio sindikala" egiten duela

Amazonek Trapagaranen duen lan zentroan grebalarien kontra "jazarpen eta zigorrak" darabiltzala salatu du sindikatuak


Sei pertsona igo dira kapital israeldarra duen Bilboko NYX hotelera, boikota bultzatzeko

Larunbatean egin zuten ekintza, Bilbo erdigunean. Honela zioen pankartak: Bilbo Palestinarekin. Hiri antisionista. Israeli boikota. Hotelaren sarreran hamarnaka lagunek Palestinaren aldeko eta Israeli boikota egiteko deia egin dute.


Eguneraketa berriak daude