"Balutxe askok lauzpabost hizkuntza menderatzen ditu"

  • Hamid Ali Baloch balutxera irakaslea da Balutxistango Unibertsitatean.

    Balutxeek urduera, ingelesa, pastunera... hitz egiten dituzte, baina euren hizkuntzarekin, balutxerarekin, nahikoa lan badute. Pakistango Gobernuak hitz eman zien eskoletan irakatsiko zela balutxera, baina eskola pribatuak baino ez daude, balutxeen diruz hornituak.
Hamid Ali Baloch irakaslea
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Batzuk ustekabean harrapatuko ditu metal-detektore bat zeharkatu behar izateak unibertsitate honetan sartzeko. Bada, ez al da gauza bera gertatzen, esaterako, AEBetako institutuetan? Baina “Lehenengo Mundua” omen da hura, Pakistango hiri honetatik oso urruti dagoena. Edo ez. Hemendik, Quetta hiritik, ordubetera baino ez dago Afganistan, “mundu aberats”eko soldaduez josita. Lurrazpiarekiko interesak ekarri ditu hona; guk, aldiz, lurraren gainekoa nahiago eta Balochekin hitz egin dugu, ingelesez, baina guztiz arrotza egiten zaigun hizkuntza bati buruz. Balutxistan existitzen bada, baita balutxera ere.

Nola deskribatuko zenuke balutxera hizkuntza?
Balutxera hizkuntza indoeuroparra da, hau da, gaztelania, errusiera edota pastuneraren senidea, besteak beste. Kurduera eta farsiera ditu hizkuntza antzekoenak, iraniar familiakoa baitugu gurea. Adituen aburuz, balutxerak sanskrito hizkuntzaren jatorriko ahoskera mantendu du egundaino.
Balutxera arabiar-pertsiar alfabetoz idazten da, nahiz eta diasporako idazle askok latindar alfabetoa erabiltzen duten. Tamalez, oraindik ez da adostu balutxera estandarra eta idazle bakoitzak bere dialektoz idazten du.

Zein da hizkuntza honen egoera Pakistanen?
Balutxistan Pakistanen eskuetara 1948an igaro zenean, Islamabadek [Pakistango hiriburua] hitz eman zuen balutxera eskolan irakatsiko zela. Hein batean, neurria bete zen 1973. urte arte. Urte hartako konstituzioak irakaskuntza bermatzen zuen, baina guztiz kontrakoa gertatu da. Gaur egun gobernuak ez digu inongo laguntzarik ematen.

Beraz?
Berriki hainbat eskola pribatutan hasi dira balutxera irakasten, baina eskaintzen diren eskola urriak diru ekarpen pribatuei esker gauzatzen dira. Esate baterako, nire soldata hilean 22.000 errupiakoa (180 euro) da eta horietatik 1.000 ematen dizkiet balutxeraren sustapena bultzatzen duen hainbat pertsonari. Quettan, hain zuzen, badago ikasle talde bat zabalkundeaz arduratzen dena. Euren betebeharretako bat kontzientzia balutxea hedatzea da. Irakaslea naiz eta berebiziko garrantzia ematen diot horri.
Bestalde, diasporak ere laguntzen du. Bahrein, Oman, eta Dubai [Arabiar Emirerri Batuak] arabiar herrialdeetan balutxe asko dago eta handik dirua iristen zaigu. Horri eskerrak Balutxeraren Akademiak balutxera-urduera hiztegia aurki argitaratuko du. Akademiak 15-20 bat liburu argitaratzen ditu urtean.

Zer dakizu balutxeraren egoeraz Iranen?
Antza, mendebaldeko Balutxistanen ez dago argitalpenik batere. 1979ko iraultza islamikoaren ostean hainbat aldizkari argitaratu ziren, baina berehala itxi ziren. Laguntzarik ez egoteaz gain, balutxeraren aldeko edozein ekimen zigortua dago. Aldi berean, gure hizkuntza jasaten ari den pertsiar eraginak hango balutxe asko kezkatzen du.

Zailtasunak zailtasun, eleaniztuna dugu balutxe herria, ez da hala?
Bai horixe! Balutxe askok lauzpabost hizkuntza menderatzen ditu, baina gehienak analfabetoak dira. Gurean %80ak ez daki irakurtzen. Ez da harritzekoa, eskola adineko haurren erdiak ezin baitu klasera joan, azpigarapen eta baliabide ekonomiko ezagatik.

Lauzpabost hizkuntza?
Bai, denok dakigu balutxeraz; urdueraz –Pakistango hizkuntza ofiziala–; askok ingelesez, britaniar kolonia izan ginelako; pastuneraz, beraiekin bizi izan garelako mendetan, eta milioi batek edo brahvieraz.
Brahvieraz?
Bai, hemengo antzinako hizkuntzen azken arrastoa dugu. Ez da indoeuroparra, dravidiar familiakoa baizik. Esate baterako, Mengal balutxe tribukoak brahvieraz mintzo dira beti euren artean. Balutxera hizkuntzarekin ez du zerikusirik.

Eta horiek ere balutxetzat hartzen dute euren burua?
Gobernua brahvi nazionalismoa sustatzen saiatu zen garai batean, balutxeen arteko zatiketa eragitearren. Zorionez, ekimenak ez zuen inongo arrakastarik izan eta denak harro daude balutxe izateaz.

Herri bat, hizkuntza bi?
Zergatik ez?
Nortzuk dira balutxeak?
Iran, Pakistan eta Afganistango mugek banatutako herria da balutxea. Kurdueraren eta farsieraren antzeko hizkuntza dute, eta gehienak suni musulmanak dira. Errolda ofizialik ez dagoen arren, 15-20 milioi direla kalkulatzen da.

Balutxistango lurrazpiak urre, ikatz, gas, petrolio eta uranio erreserbak gordetzen ditu. Aldi berean, oso kokapen estrategikoan dago balutxeen lurra: hidrokarburoen bide nagusiak handik igarotzen dira eta 1.000 kilometroko kostaldea du Pertsiar Golkoko atarian.
Islamabaden (Pakistango hiriburua) kontrolpeko Balutxistan, Pakistango eskualderik handiena da (lurraldearen %44), baita populazio eta garapen maila txikienak dauzkana ere.

Nekazaritza da diru-iturri nagusia, baina lurraren heren bat besterik ez da laboragarria. Gas, petrolio eta ikatz erreserba erraldoiak izan arren, egur eta zimaurrez betetzen da energia beharren %40.

Azkenak
Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Amasa-Villabonako EH Bilduri erantzuna

Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]


Irunen eskuin muturreko “auzo patruilak” sortu dituztela salatu dute

Hainbat talde "neonazik" azkenaldian Irunen zabaltzen ari dituzten mezuak salatu dituzte asteazkenean Harrera Sareak eta hainbat kolektibok herrian. Eskuin muturreko "auzo patruilak" antolatzen ari direla salatu dute, eta hauek jendearen jatorriaren arabera... [+]


Udal legearen kontrako epai euskarafoboa
Euskararen aurkako erasoa salatu dute 200 alkate eta udal ordezkarik, eta hizkuntza bultzatzeko konpromisoa berretsi

Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]


Alonsotegiko Udalari dirua itzultzeko eskatu dio Bizkaiko Aldundiak, iruzurra egin zenetik hamairu urtera

Egun EH Bilduren esku dagoen udalak ia milioi bat euro itzuli beharko lioke foru erakundeari, duela hamairu urte, EAJ agintean zenean, diru-laguntza bat ez zelako behar bezala erabili, baizik eta iruzurra egiteko, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi duenez. Eskaerak erabat... [+]


Ertzaintzaren 300 BMW ibilgailuen erosketan irregulartasun posibleak salatu zituen barne txosten batek

Eusko Jaurlaritzako Ogasuneko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak barne txosten bat egin zuen Ertzaintzak jaso dituen 300 BMWen esleipen kontratuaren hainbat baldintza kritikatzeko. Ezarritako baldintzak zehatzegiak eta murriztaileegiak zirela salatu du ogasunak, eta horrek enpresa... [+]


Txosnetako “beto politikoaren” aurkako GKSren kanpaldiaren kontra oldartu eta lau pertsona atxilotu ditu Poliziak Gasteizen

Bi aste barru hasiko diren hiriko jaietan txosna jartzen utzi ez dietela salatzeko kanpaldia egin nahi zuten Gasteizko GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Andre Maria Zuriaren plazan. 20:30ak aldera, ertzainak oldartu egin dira kanpaldian zeudenen aurka, eta bi... [+]


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


2025-07-24 | Nicolas Goñi
Europan, oraingo sinplifikazioaren izenean, biharko bizitzak kaltetuko dira

Jarduera ekonomikoak sinplifikatzeko eta lehiakortasuna indartzeko aitzakiarekin, Europa mailan baita Europar Batasuneko hainbat estatutan ere, klima, ingurunea eta giza osasuna kaltetuko dituzten legeak biderkatzen ari dira 2024tik, askotan interes pribatuen lobbyen eraginpean... [+]


Sektore publikoan gurasotasun baimena luzatu eta seme-alaba bakoitzeko diru laguntza handituko duela iragarri du Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzaren Familia, Haur eta Nerabeen V. plana aurkeztu du Nerea Melgosa sailburuak asteazkenean. Hamazazpi "trakzio-neurri berritzaile" jaso ditu planak, baina ez dute zehaztu noiz jarriko diren indarrean.


CAFek giza eskubideak errespetatzen dituela “baieztatu” beharko du, Belgikako kontratu milioiduna eskuratzeko

Beasaingo enpresak 1.695 milioi euroko kontratua lortu du Belgikako SNCB-NMBS tren konpainia publikoarentzat 54.000 plaza dituzten bagoiak egiteko. Baina aurretik, belgikar konpainiak eskatu dio bere jarduerek nazioarteko zuzenbidea eta giza eskubideak errespetatzen dituztela... [+]


Eguneraketa berriak daude