Fanzine historikoen bilduma


2009ko urriaren 14an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Sancho el Sabio Fundazioaren egoitzan 200 fanzine bildu dituzte. Badira 70eko eta 80ko hamarkadetako aleak, baita 90eko eta gaur egungo beste hainbat ere. Okupazioa, intsumisioa,  ekologia, sexu askatasuna, feminismoa, kultura... gai ugari topa daitezke argitalpen horien orrialdeetan. Asko desagertu egin dira, baina beste batzuek aurrera egitea lortu dute, 1987an sortu zen TMEO komiki-aldizkariak, adibidez. Euskadi Sioux, Pott, Anti Ultra, Replika, Karma dice eta Zuku festa bezalako fanzineak aurkituko ditugu abenduaren 31ra arte ikusgai izango den erakusketan.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude