Bi urteko umeentzat egindako 40 kanta

  • Imanol Urbieta ::Txanpirrin pintxona

    Elkar

    orrialdeak ::45

    prezioa ::12.50€

Txanpirrin pintxona
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Imanol Urbietak 40 kanta berri bildu ditu Txanpirrin pintxona liburuan. Bi urteko haurrentzat bereziki egindakoak dira, egileak liburuaren hitzaurrean dioenez. Adin horretan, aurrerantzean bezala, gorputza da esperientziak barneratzeko bide erosoena: jolasari ekiten dionean, umeak inguruarekin bat etorri nahi badu, beharrezkoa izango du hanka-besoen, eta gorputz-atal guztien partaidetza. Abentura horri ekiteko aproposak dira Urbietaren kanta berriok. Egileak 75 urte ditu, eta adin horretan, bere esanetan, inoiz baino ulergarriagoa egiten zaio bi urteko haurtxoa.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude