Mingotsak dira baina...

  • I
    Bertso berriok hel bekizkizu
    zirrikitutik sartuta
    baina ez dut nahi irakurtzerik
    isilik ta makurtuta,
    sellorik gabe iritsi dira,
    nola zerutik maluta,
    txoriak hegan bezala doaz
    hitzak ere kantatuta
    beren bidea aurkitzen dute
    bi hegoak zabalduta.
Amets Arzallus
Amets ArzallusDani Blanco
II
Baina bidea luze denean
hegoak nekatzen dira
eta txoriak adar gainetik
begiratzen du mendira,
nola kantatu pentsatu arte
luzatzen da bere mira.
Lore gaineko tximeleta bat
gure herria hori da
pentsakor dago bere hegoen
koloreari begira.

III
“Ba ote daukat arnas berderik,
ba al dut marrubi hautsik?
Ba ote daukat irudimenik,
ba ote daukat iraultzik?”.
Norbaitek baietz erantzun dio,
ez dagoela bilutsik:
“Zure hegoen gorritasuna
gerezi berritan gutxik!”
... baina mamiak zer kolore du
gelditzean hezur hutsik?

IV
Hezur batetik txintxilik dago
hegoak nola erabil,
ukabila du amorru edo
amorrua du urkabil,
ur bila joan nahi luke baina
egunak dira urtarril;
tximelak gauez dabiltza eta
gaua tximeletan dabil,
bide bakarra uzten diote,
gaua erantzi ala hil.

V

Egunsentitan dena da urdin,
hegoen indar adore,
ilunabarrez dena da nabar,
gari giro, mira more...
Bakoitzak bere begi ninien
pintzeltxoari amore;
tximeleta bat izango gara
baina gara ehun kolore
ta ez dakigu nola bihurtu
tximeletapeko lore.

VI

Barka zaidazu nire bertsoa
landu badut ezti hotzez,
zure atea kolpatu badu
harri batek ezkil hotsez.
Zure gogoa gelditu bada
nire bertso berri gosez
arnas berri bat bilatuko dut
ta ahal bada hain mingots ez,
bien bitarte animo eta
besarkada bat bihotzez.

Doinua: “Mutil koxkor bat”.

ASTEKARIA
2009ko urriaren 04a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#2
#3
Olaia Salazar Urrutia
#4
#5
Barbara Miller
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude