"Herri honentzako demokrazia ezin da lortu soilik elkarrizketaren bidez"

  • Galdakao, 1936. Irakasle izana. Pueblo y Poder liburuaren egilea. Orreaga taldeko kidea: “Herria ahulduta dago, baina indar nahiko dauka bere askatasuna lortzeko, indarra ondo erabiliz gero, noski. Horretarako klase politiko ona behar dugu eta uneon ez dut klase hori ikusten”.
Joseba Ariznabarreta
"Gurea bezalako herri ukatu batek biolentzia erabili behar du. Hau da, biolentziaren bitartez behartu behar du etsaia, egin nahi ez duena egin dezan".Dani Blanco
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Joseba Ariznabarreta Orreaga taldeko kidea da: “Talde izaerari ez zaio garrantzia larregi eman behar, halere. Orreagakoak lagun minak ditut, Pueblo y Poder liburua argitaratzen lagundu zidatenak. Herri politika ardura digun giza taldea gara. Tamalez, gure ildo politikoa ezein euskal alderdik ez du inoiz aintzat hartu, aitzitik, guztiz baztertu gaituzte”, diosku.

1970eko trantsizio garaiarekin oso da kritikoa: “Alderdi politikoek demokraziarako bidea itxi zioten herri honi. Politikaren zentzua galbidean ipini zuten. Euskal Herrian jendeak ez du oraindik ulertu zein den politika, politikariek beraiek ez dakitelako. Eta baldin badakite, borondate txarrez ari dira”.


Zer iritzi duzu Hegoaldeko politikagintzaz –Espainiako demokraziaren 30 urteetan–, trantsiziotik gaur egunera?


Politikan garaipenek balio dute, eta euskal politikariek porrotak besterik ez dituzte jaso. Hemen garatu den sistema politikoa ez da demokrazia izan. Nik nire burua demokratatzat daukat, baina hemengoa totalitarismoa da, demokraziaz mozorrotuta noski. Gaur egun, frankismoaren garaian bizi izan zen totalitarismoa bizi dugu. Zergatik? Neurri batean, trantsizio demokratikoa deitutako garaian demokrazia honen oinarri faltsuak onartu zirelako. Itxurazko demokrazia horri mozorroa erortzen joan zaio 30 urteetan.


Herriaren gehiengoak parte hartu du sistema honetan edonola ere.


Bai. “Abertzaletasuna”ren bi joera nagusiak sistema-tranpa horretan erori direlako: EAJrena eta ETArena. Finean osagarriak direnak. Orain, demokrazia horretatik at utzi duten ezker abertzalea barruan egon da 30 urtez, baina, antza denez, itzuli nahi du.


Bi joera abertzale nagusiak parekatzen dituzu antza.


Izan ere, bi joera hauek funtsean, politika botoen indar erlazioaren arabera ulertu dute. Politikan ordea, gurea bezalako herri ukatu batek biolentzia erabili behar du. Hau da, biolentziaren bitartez behartu behar du etsaia, egin nahi ez duena egin dezan. Herri honentzako sistema demokratikoa ez dago lortzerik soilik elkarrizketaren bitartez, EAJk zein ETAk –beste modu batez– egin nahi izan duten bezala. Estatuarekiko lehia politikoan ezin da garaitu, trantsiziotik irten zen baldintzetan atera ondoren.


Zuk biolentzia politikoa aztertu duzu, ez zatoz bat erabili denarekin ordea.


Politikak, hitzaz beste, indar harreman fisikoa behar du. R. Aronen hitzetan, unitate politikoek, erregimen konstituzional orok, biolentzia dute iturri eta oinarri. Hartaz, politikari batek herriaren indarra –trantsizioan agertu zena– erabiltzen jakin behar du irabazle atera daitekeen garaian. ETAk, esaterako, herriaren –herriko parte baten– indarra erabili du urteetan, aldez aurretik galtzaile jakina zen arlo eta borroka batean.


Zertan datza zure ustez, euskal demokraziaren oinarria orduan?


Hasteko, alderdi politikoek herriaren demokraziaren oinarriak onartzen ez dituen Estatuaren aurrean, botere exekutiboa izango lukeen Euskal Gobernua aldarrikatu behar lukete. Ulertzeko: “Fusilatzeko gauza ez den erakundea ez da gobernua. Eusko Jaurlaritza ez da gobernu bat”. Trantsizioan hori lortzeko aukera izan zen. Gobernu eragile hori exijitu ez zutenek herria traizionatu zuten. EAJk berehala egin zuen, eta ETAk bi urte iragan ondoren, jendeari hauteskundeetan parte-hartzera deitu zionean.


Indarkeria edo gatazka bortitza dena den, politikaren espresioa da egun.


Baina ETAk erabiltzen duen indarkeria, indar ezgauza da. ETAk ez du ahalmenik, armen bitartez, Espainiako Estatua makurrarazteko. ETAk burututako negoziazioak ez dira negoziazio politikoak izan, Espainiari interesatu zaizkion “negoziazioak” baizik. Estatuaren aurka biolentziaren erabilpena ondo dago, herriaren edo masaren biolentzia denean, baina ez indibiduala edo gutxi batzuen biolentzia denean. Biolentzia erabiltzen baduzu, jakin behar duzu etsaiarengan eragiten. ETAren biolentzia honek ez du eraginik politikan, galtzeko ez bada. Politika ez baita galtzeko egin behar, irabazteko baizik. Politika herriaren nahia gauzatzea bezala ulertuta behintzat.


Herri hau ia asimilatuta dago, beraz?


Egoera politikoa zeharo aldatu da trantsiziotik hona. Ezin da orduan bezala jokatu, noski. Hemen eta mundu osoan indar harremanak aldatu dira. Trantsizioan –Hegoaldean– herri honen %80k onartzen zuen botere exekutiboa izango zuen Gobernua izatea. Harrezkero, hori nahi ez duten alderdiak indartu dira, eta ez dute nahi. Euskal Herria okupatuta dago joan deneko bost mendeetatik. 1936ko gerra zibilaz geroztik ere kartzeletan milaka jende sartu eta atera da etengabe. Herri honen etsai politikoek bakeaz hitz egiten dute, baina mendeetan zehar familia guztiek –izan– dute senide bat edo gehiago kartzelan edo hilik. Estatuaren biolentzia hor dago, egunero sumatzen da. Halere, bakean gaudela sinestarazi gaituzte. Sortu den egoera honetan herritarrek polizia bat ikusten dute eta yoga egiten ari den pertsona bezala hartzen dute. Hainbesteraino dago gure hautemate prozesua baldintzatuta.


Herria ahulduta ikusten duzu.


Bai. Eta norabiderik gabe: “Terrorismoaren kontra ez da tortura erabili behar” esaten zaio orain jendeari. “Ederto, honek bai konprenitzen gaituela diote hamaikatxo arima ederrek”. Ez zaio ordea tortura terrorismoaren aurrekoa denik esaten. Estatuak tortura erabili duela herri hau suntsitzeko. Bost mendeetan herriaren aurkako biolentzia erabili du. Terrorismoa deiturikoa –nik dakidala “nazioarteko” zuzenbideak ez du oraindik terminoa zehatz definitu– antzinako eta gaurko torturatzaileen eta terroristen aurkako erantzun desesperatu eta desbideratu bat besterik ez da. Estatuak behar duen erantzunezko biolentzia da hori, neurri neurrikoa beretzat.


Mendez mende segituko dugu egoera honetan bizitzera kondenatuak? Ahituz joango da herri hau? Nola atera daiteke herri hau ataka politiko horretatik?


Ez dugu zertan politika honetan betiko kondenatuta bizi behar, baina egia da, uneon egoera aldatzeko politika eraginkorrik ez dago. Euskal Herria existitzen da halere, eguneroko hainbat zereginetan herria ageri da, politikari profesionalen jardueran baino gehiago, hauek bere jardueraz herriaren izaera ukatzen baitute sarritan. Paradoxikoki, askotan Euskal Herria bi estatu zapaltzaileen politikarien esanetan gehiago azaltzen da, hemengoen esanetan baino. Madrilgo politikarien eta kazetarien ahotan Euskal Herria arazo larria dela ematen du. Horrek herrian oraindik indarra dagoela agertzen du.


Nola erabili indarra?


Une egokia iritsitakoan –trantsizioko antzeko egoera sortu liteke etorkizunean ere– insurrekzio moduko bat eman beharko da, baina ondo bideratuta. Herria lagundu beharko da indarraren bidean, baina ondo eramana. Egoerak erakutsiko du nola jokatu, zein graduko biolentzia erabili. Milaka eta mila herritar mobilizatzen badira biolentzia mota bat erabiliko da. Estatuak biolentzia erabili ohi du kasu horietan eta horrek erantzuna beharko du. Absurdua da pentsatzea, politikan ari den inork –areago totalitarismo politikoa jasaten duen herrialde batean– bere askatasuna eta edozein helburu politiko lortuko duela biolentziatik at. Munduko edozein herrialdean erabili –izan– denak ez du Euskal Herriarentzat balio?


Bateon batek pentsa dezake gizon honek aluzinatzen duela...


Konforme. Halere, nik kritika asko egiten diot nire buruari, aluzinatu berriz batere ez. Esan daiteke egoera hori irudikatzea txundigarria dela, onartzen dut hori norbaitek esatea. Nik diot, Euskal Herriaren alde eta kontra daudenak bereizten dituen lerroa hori dela. Lerro horren azpitik kokatuz ezin da esan Euskal Herriaren alde ezer egiten denik. Ezin badezakegu horrela pentsatu, politikak porrot egin duela onartu behar da eta herria hilda dagoela. Pueblo y Poder liburuan diodanez, herria hilik ez badago, saia gaitezen bere bizi iraupena bermatzen duten baldintza gutxienekoak betetzen. Eta nire ustez Euskal Herria ez dago hilik.


Konfrontazio demokratikoa delakoa ontzat jotzen al duzu?


Konfrontazioa bai, demokratikoa ere bai, baina demokratikoa izango da baldin eta, behar izanez gero, geuk ere indarra erabiltzerik badugu. Indarra erabiliz demokrazia defendatzen ari gara, baina elkarrizketaren bidez soilik ez, ezinezkoa da. Elkarrizketan ari den parte batek –demokratak omen direnak– indarra erabiltzea dauka eta beste parteak ez? Konfrontazio demokratikoa esaten den horretan Espainia ez dago guri ezer emateko prest, hori frogatu da mila bider. Politikak berriz ere konfrontaziora eramango gaitu. Zer motako konfrontaziora, ordea?


Kataluniako Arenys de Munt-en herri galdeketa egin dute. Zer deritzozu?


Hori denbora pasako kontua besterik ez da. Beldur naiz hemen ere horrela hastea, eta indarrak behin eta berriro alferrik galtzea. Hemen klase politiko batua behar dugu, herriko indar eragileak batzea inperialismoaren aurka. Guk [Orreaga] orain arte hauteskundeetan abstentzioa aldarrikatu dugu. Indar korrelazioak erabateko boikota posible egiten zuelako. Hauteskundeen aldekoek bi gauza esan nahi digute: bat, herria ez zegoela eta ez dagoela boikota egiteko prest. Bi, hauteskundeen bitartez aurrera pausoak ematen ari garela askatasunaren bidean. Ez bata ez bestea ez dira egia, herriaren indarren gutxiespena baizik. Baldintzak aldatuz gero beste era batera jokatuko genuke, ez gara dogmatikoak. Edonola ere, beraiek hauteskundeek botere hori arriskuan jartzen dutela uste izango balute, debekatuko lituzkete.


Azkenik, Orreagako kide zara eta euskaldunon nafar izaera politikoaren aldekoa.


Politikoki egokia litzateke euskaldunok horrela izendatzea. Nik ez dut dogmatzat hartzen halere, Ni Galdakaokoa naiz, ez dut horregatik bizkaitarra naizela ukatzen. Ez dut uste historiak salbatuko gaituenik, gure indarrak salbatuko gaitu. Estatuak bi eratara sortzen dira: goitik behera –Frantziaren kasua–, edo behetik gora: Suitza, adibidez. Bigarren honetan nazio ezberdinak desagertzeko arriskuan zeudenez, batu ziren. Euskal Herria horrela ikusten dut, iraganean Erresuma izan zelako. Nafar Estatua osatu genuenez, ondo da esatea nafar hiritarrak garela, zentzu federal edo konfederal batean. Euskal Estatuaren zentzua Nafarroako historian aurkitzen da, ondo azalduta ideia hau erraz sozializatu daiteke.
Politika herriarena da
Politika eta biolentzia gauza serioak direla diot Pueblo y Poder liburuan. Herriak egin behar du politika, politikariek herriaren zerbitzura egon behar dute. Herriak buruzagiak behar ditu baina herriaren parte izanda, ez herritik aldenduta. ETAri eta EAJri hori gertatu zaie, herritik aldendu dira. Herriaren askatasuna herriaren boterean datza. Hori da demokrazia. ETAk eta EAJk “lehenik herria egin behar dugu” diote. Herria ez da egin behar, herria bada izan. Beren burua abangoardian kokatu dute, herritik aldenduz. Hori huts izugarria da. Modu horretara, euren pentsamenduan, herria ez da existitzen. 30 urteetan, beren politika kolaborazionista medio, ETAk nahiz EAJk herria ahultzea lortu dute.
ELAko 'Lan Deya' agerkaria
“Euskal Herrian ezin da sindikalismorik egin politika egin gabe” zioen Lan Deyak 60ko hamarkadan. Garai hartako Lan Deyako pentsamendua baztertua izan zen, baina funtsezkoa da egungo egoera politikoa ezagutzeko. Aztertzea merezi du. Herri honetan izan den estrategia politiko serio bakarra da, arras estali dutena. Pentsamendu hori, geroztik Iparlan, Erresuman edo Orreaga taldean –gure ustez– agertu da. Gailendu diren estrategia politikoak, EAJrena eta ETArena, biak osagarriak dira, baina izate bera da, bi aurpegiko txanpon bera. Inperialismoaren antzerako. Honek ere bi edo hiru aurpegi agertu ditu Euskal Herria suntsitzeko. “Euskal” alderdietan, beste modu batez, hala agertu da.

Azkenak
2025-09-10 | Gedar
“Ontzidia blokeatzen badute, unibertsitateak hartuko ditugu”

Europako hainbat unibertsitatetan ikasleek abiatutako dinamikarekin bat egin du IAk, eta hurrengo deialdietara adi egoteko eskatu du.


Azaroaren 23an izango dira Arabako kontzejuetako hauteskundeak

Arabako Foru Aldundiak adierazi du litekeena dela irailaren 21ean irekitzea epea hautagaien zerrendak aurkezteko.


Hezkuntzan eremuka lan egitea fokupean jarri du Kataluniako Auzitegi Nagusiaren ebazpenak

DBHko 4. mailan eremuka irakastea planteatzen duen curriculum agindua bertan behera utzi du Kataluniako Auzitegi Nagusiak, aurrez Batxilergoan egin zuen gisan. Eremukako proiektuen aurkako salaketa Aspepc DBHko irakasle katalanen sindikatuak jarri zuen.


Israelek Hamaseko negoziatzaileak bonbardatu ditu Qatarreko hiriburuan

Erasoaren helburu izan direnak Trumpek proposatutako su-etena negoziatzen ari zirela azaldu du Hamasek. Israelek erasoa baieztatu du, eta Qatarrek “eraso kriminala” kondenatu.


Nepalgo lehen ministroak dimisioa eman du, protesta gogorren ondorioz

Liskarretan gutxienez hogei pertsona hil dira astelehenean. Astearte goizean, lehen ministroaren etxeari su eman diote manifestariek. Herritarrik gazteenak ari dira protestan, gobernuaren ustelkeriaren aurka, eta bereziki, sare sozialen debekuak eraginda.


2025-09-09 | ARGIA
Aske utzi dute Jose Mari Dorronsoro euskal presoa, 32 urteren ondoren

Jose Mari Dorronsoro preso politikoak Frantziako Estatuan bete zuen zigorra aintzat hartu ondoren, aske utzi zuten abuztuan, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.


2025-09-09 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Bazuen mezua, noski, Pekineko desfileak; baina zein zen mezua?

Zuzenean, askok, edo geroago ehunka milioik ikusi ahal izan duten irailaren 3ko Pekineko desfile militar erraldoiak bazuen, bai horixe, mezua. Halako guztiek bezala, esan genezake. Antolatzaileen borondateaz harago doazen mezuak, batzuetan. Mezu horiek zein eta norentzat ziren... [+]


Eskola segregazioa gainditzea helburu duen mahaia abiatu du Jaurlaritzak, STEILAS eta ELA gabe

"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.


2025-09-09 | Jon Torner Zabala
Itsasoaren berotzeak euskal kostaldeko espezie batzuen portaera aldatu du, Aztiren arabera

"Berdela iparralderantz ari da mugitzen, itsasoa berotzeak sardinari ez dio on egiten eta geroz eta gutxiagoa dago, antxoarentzat ona da eta geroz eta gehiago dago, baina txikiagoa da...", dio Aztiko ikerlari Xabier Irigoienek, EITB Datak tenperaturaren gorakadaz egin... [+]


Israelek Gaza hiria ebakuatzeko agindua eman du eta drone batek eraso egin dio Flotillari Tunisian

Hirian milioi bat pertsona inguru bizi da egun, eta ez dute nora jo. Pazienteekin eta lanean geratuko direla adierazi du Shifa ospitaleko zuzendariak, eta babesa eskatu dio nazioarteari. Bestalde, gauerdian, Global Summud Flotillako ontzi bati eraso egin dio drone batek... [+]


2025-09-09 | Gedar
EAJko presidente ohi Andoni Ortuzar kanpo-aholkulari gisa fitxatu du PwC multinazionalak

 "Komunikazioan eta gai publikoetan" lagunduko dio enpresari. Lizitazioak manipulatzeagatik isundu izan dute konpainia, eta lotura zuzenak ditu EAJrekin. 


Nafarroako azoka ekologiko handiena Noainen lurreratuko da irailaren 12tik 14ra

Hamargarren urtemuga ospatuko du aurten Nafarroako Azoka Ekologikoak. Berrogei postuko azokaz gain mintzaldiak, tailerrak, kontzertuak eta erakusketak izanen dira


2025-09-09 | Irutxuloko Hitza
Kaleratzeak Stopek gaitzetsi du Donostian GOe egiteko azkartasuna, ondoko orubeko gazteentzako apartamenduei ekiteko datarik ez dutenean

Joan den astean jakinarazi zuten Basque Culinary Centerren GOe eraikina urriaren 20an inauguratuko dutela, eta horren harira, Kaleratzeak Stop plataformak idatzi bat helarazi du komunikabideetara. Bertan, gaitzetsi egin du Basque Culinary Centerreko eraikin berria 20 hilabetetan... [+]


Eguneraketa berriak daude