"Esnezaleok gure produktua dibertsifikatu beharko genuke"

  • ArabaEsnea kooperatibako kide da Eva Lopez de Arroyabe. Larrea kontzejuan du abeletxea, bikotearekin. Kooperatibak Gasteizen eta Arabako hainbat herritan jarritako esne-makinen atzean kalitate onean eta trazabilitatean oinarrituriko proiektua dagoela dio: “Nire behiak ondo bizi dira”.
Eva Lopez de Arroyabe Gasteizko Abasto Plazako makinan (botilak berrerabili egin daitezke). Beste esnezale batzuk ere vending sistema berarekin ari dira Elizondon eta Ordizian.Alex Larretxi
Esnekien sektoreak inoiz ikusi ez den krisia bizi duenean bildu gara Eva Lopez de Arroyaberekin. Arabako UAGA eta EHNE konfederazioko komite exekutiboko kide ere bada, eta egoera oso-oso larria dela dio abeltzainak: “Esnearen prezioek horrela jarraitzen badute, apustu egiten dizut urte bukaerarako esplotazio asko desagertu egingo direla”. Hain zuzen, horrelako egoerei aurre egiteko sortu zuten ArabaEsnea kooperatiba hamar ganaduzalek duela urte eta erdi, eta orain baserriko esnea makina bidez zuzenean saltzeari ekin diote arrakasta handiz.

Kooperatibarekin hasi zinetenean esnearen prezioa oso altu zegoen.
Duela urte eta erdiko egoera espejismo bat zen. Mugimendu asko zegoen eta jendeak ikusten zuen enpresa batzuetan gehiago irabazten zela... Kuriosoena da gu ez ginela beste enpresa batera joan diru gehiago irabazteko, baizik eta gure esnearen jabe izan nahi genuelako.

Beraz, interes ekonomikoa ezik, filosofia aldaketa dago. Horrek zer eragin dauka zuen produkzio sisteman?
Eragina erabatekoa da, batez ere orain ez daukazulako segurtasunik. Arriskatu egin gara, gure etxea eta baserria amildegi batean jarri ditugu. Baina orain beste modu batera bizi dugu, libre gara gure esnearekin zer egin aukeratzeko, eta negoziatzeko gaitasuna daukagu.

Eta baserriaren funtzionamenduan, zer aldatu da?
Gauza askorik ez. Orain gehiago arduratzen gaitu esnea kalitate onekoa izateak, lehen ere hala zen, baina orain ia egunero egiten ditugu analisiak. Instituzioetatik beti bultza izan gaituzte gehiago produzitzera, lehiakorrak eta espezialistak izatera, baina alde horretatik galduta gaude. Gure asmoa da zuzenean saltzea, eta egia esan ez da hain konplikatua. Nik behi gutxiago izan nahi nituzke, nire familia hipotekaturik ez edukitzeko. Dibertsifikatzera jo behar dugu, beste bizimodu bat izateko.

Produkzio intentsibotik ihes egin nahi duzue. Esan liteke sistema ekologikoa dela, jasangarria den heinean?
Esplotazio familiarrak gara. Araban bataz beste 80 buru ditugu ganaduzaleok, asko dirudi, baina behi guztientzako lekua dago. Gainera, autokontsumitu egiten dugu, lur asko dago nork bere belarra eta artoa produzitzeko, ez dugu kanpoko janariaren zain egon beharrik. Ekologikoa baino, familiarra dela esango nuke.

Beste zentral batzuk ere kooperatiba dira. Ez al duzue, ArabaEsneak horiek bezala bukatuko duen beldurrik?
Kooperatibek funtzionatzen dute ganaduzaleek zuzentzen dituzten heinean. Sektoretik kanpoko norbaitek agintzen duenean zentzua galtzen du, denok ditugu buruan hori pasatu zaien makina bat kooperatiba. ArabaEsneak gauza bat dauka ona: sozio gutxi garela. Ez dugu planteatu ere egin bazkidetza handitzea, kooperatiba handiek bezala bukatzerik ez dugu nahi, gure produktuaren gaineko kontrol osoa nahi dugu.

Lehenago dibertsifikazioa aipatu duzu.
Batez ere esnea merkaturatzeko moduaz ari nintzen: frogak egiten ari gara katering enpresak zerbitzatzeko, esnea ontzietan saltzea ere pentsatzen ari gara... ArabaEsnea merkatu lokala landu nahi duen proiektu zabalagoa da. Esne-makinena ondo dago, baina ez da soluzioa. Orain 25.000 litro produzitzen ditugu egunero hamar ganaduzaleok, eta horietatik 1.500 saltzen ditugu makinetan, pasteurizatu ondoren –exijitzen diguten tratamendu minimoa da–. Gainerakoa, oraindik, zentralera eraman behar izaten dugu gordinik. Han ez ligukete esne pasteurizatua onartuko.

(...?)
Brick-etan UHTa saltzen da, hilabeteetan kadukatzen ez den esne esterilizatua. Zentralera eraman orduko esnea desnatatu egiten dute eta gero beste koipe bat sartzen diote eskaini nahi duten produktuaren arabera. Gure esnea aldiz, esnea da. Goizeko 6:45etan behiak jezten ditugu eta pasteurizatu ondoren egunean bertan dago salgai makinetan.

Zuen esneak “trazabilitatea” duela esan izan duzue. Azaldu ezazu hori.
Badakigu zehazki zer pasatu den produktuarekin, gure behiek jaten dutenetik esnea saldu arte. Brick bat erostean trazabilitatea zalantzan dago, ez dakizulako ibilbide horretan esnearekin zer egin duten.
Zuen esnearen kontsumitzaileak mentalitatea aldatu behar du kalitatea lehenetsiz. Krisi garaiotan ez da erraza izango...
Ni kontsumitzaile ere izan naiz, eta lehenago markako esnea erosten nuen. Inoiz ez duzu pentsatzen ganaduzaleari edo tomateak lantzen dituen horri zenbat ordaintzen dioten; horrek arduratuko bagintu buelta emango genioke egoerari. Momentu honetan zentralek 0’28 ordaintzen digute esne litroko eta produkzio kostua 0’40tik gora dago... diru-laguntzetatik bizi gara!

Diru-laguntzena bi ahoko aiztoa izan liteke. Dependentzia horretatik atera nahi al duzue zuen kooperatibarekin?
ArabaEsneak nahi duena da prezio duina kobratu, bizitzeko modukoa.

Baina galerak dituzuela diozuenean, diru-laguntzak ez dituzue sartzen tarte horretan, ezta?
Dirulaguntzek nolabait irauteko balio dute, baina oraingo prezioak dauden moduan egonda... Esne sektoreak inoiz bizi izan duen momentu larriena bizi du, duela 20 urteko prezioetan gaude, eta behiek ez dute duela 20 urte bezala jaten, ondo bizi dira. Bestalde, dirulaguntzen kontuarekin askotan ez da aintzat hartzen baserritarrok mendi publikoari egiten diogun zerbitzua. Aurrekoan, adibidez, sute bat izan zen Trebiñun, eta nekazariak izan ziren traktoreekin suebakiak egiten aritu zirenak.
“Esneak gainezka egingo digu”
“Esneak gainezka egingo digu”
Bruselak esnekien kuota 2015ean liberalizatuko omen du. Beraz, ez da mugarik izango esnea produzitzeko eta prezioa oraindik gehiago jaitsi daiteke: “Orain supermerkatuetan esne kaxa asko dago, baina kuota liberalizatzen dutenean esneak gainezka egingo digu”, dio Eva Lopez de Arroyabek. Bere esanetan, Europar Batasunak neurri hori hartuko balu, esne zentral handiek Frantziako eta Europa ekialdeko esnea erosiko lukete “dumping ilegala egingo lukete, esnea produkzio kostuen azpitik erosiz”.

Bruselaren erabakia etorri da esne sektorea krisi bortitzean dagoenean. Ondorioz, Europako esne produktoreak protesta ugari egiten ari dira, eta Ipar Euskal Herrian ere grebari ekin diote esnezaleek ELBk deituta. EHNEk Ipar Euskal Herriko boikota babestu du eta aztertzen ari da Hego Euskal Herrian zein neurri hartu. Uztailean jada egin zituzten mobilizazioak Espainiako Estatuan, COAGek deituta: “Esnezaleak goizeko 7:00etarako Santanderren izan behar zuten hori txapela kentzeko modukoa da”, dio abeltzainak.

ASTEKARIA
2009ko urriaren 04a
Azoka
Azkenak
Hurrengo ikasturterako irakasle gehigarriak jasoko ditu Seaskak

Bordeleko Errektorearekin hitzartu du "behin-behineko" akordioa Seaskak. Horrez gain, Euskararen Erakunde Publikoarekin eta Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin hitzarmena sinatzeko negoziaketak abiatuko dituzte hurrengo astean. Azterketak euskaraz egiteko aukera... [+]


2025-05-27 | ARGIA
Azpikontratatutako langile bat hil da Amurrion teilatutik behera erorita

Tubos Reunidos enpresan ari zen lanean eta teilatutik behera erorita hil da, sindikatuek jakinarazi dutenez. azken honekin 22 dira 2025ean hil diren langileak.


2025-05-27 | Estitxu Eizagirre
Lurraren defentsa
Uribarri Jauregiko akanpadan iraganeko borrokak eta egungo nazioartekoak uztartu zituzten

Maiatzaren 16tik 18ra EH Bizirik sareak deituta kanpaldia egin berri dute Uribarri Jauregin. Hainbat ekintza, hitzaldi eta tailer egin zituzten bertan. Besteak beste, Lemoizko zentral nuklearraren, Pasaiako superportuaren eta Olaztiko erraustegiaren aurkako borroketan ibilitako... [+]


Hilberria
Richard Irazusta politikaria hil da, 66 urterekin

Lizarra-Garaziko akordioan hartu zuen parte, Abertzaleen Batasunaren ordezkari gisa. Alderdi horretako bozeramaile izan zen. Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztu zen 1988an, 1993an, 1995ean eta 1997an. Azken hamar urteotan Hendaiako auzapezorde izan da.


Haur irakurzaleek ere beren topaketa eguna izango dute

Dantza, xake edo kirol topaketak egiten diren bezalaxe, literatura gustuko duten haur eta gazteek ere zaletasuna partekatu, elkar ezagutu eta egunpasa ludikoa egiteko aukera izango dute, datorren igandean. Ikasturtean zehar elkarri gutunak idazten aritu diren 130 gaztetxo... [+]


2025-05-27 | Jon Torner Zabala
Artzain eta sukaldariak eskutik, Ja(ki)tea elkartearen liburu berrian

2009an sortua, euskal sukaldaritza tradizionala sustatzea du helburu Ja(ki)tea elkarteak, abeltzain, laborari edota arrantzaleen jarduna nabarmentzearekin bat. Hamaika modura egin dakieke aitortza, eta oraingoan liburu berria plazaratuta azaldu die elkarteak esker ona,... [+]


Analisia
Aroztegiko epaiketa: sorgin ehiza modernoa

Aroztegiko epaiketaren akusazioen –fiskaltza eta akusazio partikularra– idazkiak irakurrita, pentsatzekoa zen epaiketan aterako zituztela froga argiagorik, horrekin bakarrik talde kriminalaren akusazioa oso larria baitzen. Ez ba, bost eguneko epaiketa zuzenean... [+]


2025-05-27 | Mikel Aramendi
Distopia orwelldarra beste 99 urterako Txagos uhartedi urrunean

Erresuma Batuko ika-mika parlamentarioaren mamia zen Keir Starmerren gobernuak, azkenean, sinatu duela Maurizioko Errepublikarekin Txagos uhartediaren subiranotasuna hari aitortzen dion tratua. Hori bai, bertan AEBek (Erresuma Batuaren presentzia hutsaren hurrengoa baita) duten... [+]


ELAk Guardian taldearen kontrako kereila aurkeztu du, Autoglas-Glavistaren itxieragatik

ELA sindikatuak salaketa penala aurkeztu du Amurrioko Instrukzio Epaitegian Guardian Europako lehendakariordearen eta gai juridikoetako arduradunaren aurka, Autoglas-Glavista enpresan izandako gertakariengatik.


Getxoko Udalak EH Bildu zigortu du Palestinari elkartasuna adierazteko mural bat egiteagatik

Getxoko EH Bilduk jakitera eman duenez, Udalak isun ekonomikoa ezarri dio, 2024ko azaroaren 29an, Palestinar Herriarekiko Elkartasunerako Nazioarteko Egunean, Villamonteko eskaileretan Palestinaren bandera marrazteagatik. Udal-zerbitzuek horma-irudia egin eta hiru egunera... [+]


2025-05-27 | Gedar
Ekainaren 30ean hasiko da Pasaiako Escalerillaseko bizilagunen aurkako epaiketa

Bederatzi familia etxegabetzeko prozedura judizialak abiatu ditu Pasaiako Portuak, eta bost familiaren aurkako epaiketari ekingo diote ekainaren 30ean, Donostian. Kaleratzeak geldi ditzatela eta bizilagun guztiei bizitoki alternatiba bat berma diezaietela exijitu du Euskal... [+]


2025-05-27 | ARGIA
50 urteko behargin bat hil da Andosillan, zama gainera erorita

Foruzaingoaren esanetan, ezbeharra gertatu den lekuan bertan hil da 50 urteko langilea. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, urte honetan dagoeneko 21 langile hil dira beharrean ari zirela.


2025-05-27 | Sustatu
Wikikasi, ikas-egoerak landu ikastetxean Wikipediarekin lanean

Ikas-egoera, Wikipediaren arabera, hezkuntzari lotutako ingurune batean egiten den baliabide eta jarduera didaktiko antolatuen bidez egiten den ekimen pedagogikoa da. Eta hain zuzen ere, Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak (EWKE), euskarazko Wikipediaren sustatzaileak,... [+]


Eguneraketa berriak daude