Film laburrak Argia.com-en

'Terminal' film laburreko irudia
'Terminal' film laburreko irudia
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Aitzol Aramaioren Terminal (2003), Ane Muñoz Mitxelenaren Basurdea (2002) eta Aitor Oñederrak zuzendutako Jostuna animaziozko filma Argia.com-eko Film Laburrak izeneko gune berezian dituzue ikusgai. Aurrenekoa Roberto Mosoren La Chica de la terminal ipuinean oinarrituta dago, eta Ramon Bareak, Marivi Bilbaok, Loli Astorekak, Txema Sandovalek eta Jose Antonio Nielfa ‘La Otxoa’k parte hartu zuten filmaketan. Basurdea komediako protagonistak Anartz Zuazua, Xinboren Alkain eta Ernesto Barrutia dira. Bi arrantzalek basurdea aurkitu dute mendian perretxikotan zebiltzala...
Film labur guztiak ikusteko: www.argia.eus/multimedia/laburrak.

Bestalde, Argia 1919-2009: 90 urte euskal prentsan web gunean (www.argia.eus/argia-90) atal berria sortu dugu: Kolaboratzaileak. Zeruko Argia eta Argiako kazetari eta kolaboratzaileei galdera honi labur-labur erantzuteko eskatu diegu: “Zuretzat zer da Argia?”. Allande Boutin, Anuntxi Arana, Baleren Bakaikoa, Bernardo Atxaga, Elixabete Garmendia, Emilio Lopez Adan, Iñaki Martinez de Luna, Josu Iztueta, Joxemari Ostolaza, Juan Mari Arregi eta Sustrai Colinaren erantzunekin ireki dugu Kolaboratzaileak saila.

ASTEKARIA
2009ko irailaren 13a
Azoka
Azkenak
Eguneraketa berriak daude