Vice Presidentes Luna Krea Fasio


2009ko irailaren 02an

Vice Presidentes talde gasteiztarrak EP berria argitaratu du. Bloodola du izena taldeak bakarka argitaratu duen bigarren lanak –iaz Sorkunekin batera disko bat grabatu zuten–. Binilo formatuan kaleratu dute: sei abesti, hamar minutu; esan beharrik ez dago azkar jotzen dutela. Mike Olfielden Tubular Bells abestiaren moldaketa da diskoko bitxikerietako bat –Jugular Bells du izena bertsioak–. Guztira Bloodolaren 525 ale kaleratu dituzte. Dena dela, diskoa doan deskargatzeko aukera dago Interneten: www.myspace.com/vicepresidentes.

 

Luna Krearen bigarren edizioa prestatu dute Gasteizen, irailaren 11rako. 50 obra artistiko izango dira ikusgai. Aurtengo berrikuntzarik nagusiena bideoklip maratoia izango da. Bertako eta atzerriko 40 bideoklip inguru aurkeztuko dira jendaurrean eta horietatik hamabost hautatuko dituzte Gasteizko Foru plazan erakusteko. Dantza ikuskizunek, musikak, arte plastikoko erakusketek eta antzerkiak Luna Krearen programa mamituko dute.

 
 

Fasio, Bonifazio Arandia (1909-1987) zena omenduko du Igorreko Udalak hilabetez. Abuztuaren 30ean hasi ziren soinujolearen omenezko ekitaldiak, haren jaiotzaren mendeurrenarekin bat eginez. Irailaren 24an jarraituko du omenaldiak, Fasio eta XX. mendeko trikitiari buruzko mahai-inguruarekin. Irailaren 25ean erromeria izango da eta 26an kontzertua. Erakusketa bat ere antolatuko dute Igorren.

 

Azkenak
Ekofeminismoaz, motozerra eskutan

Duela hilabete inguru, unibertsitateko kide gizonezko baten liburu aurkezpenean ginela, egoera bitxi samarra gertatu zitzaigun. Ekologiari buruzko liburua zen eta erreferentzien artean hainbat pentsalari ekofeminista zeuden. Egileak, baina, inongo momentuan ez zuen aipatu... [+]


2024-06-17 | Jakoba Errekondo
Udaberria jan dezagun mikatzetik

Arabako Errioxako udaberriak ez dauzkat ahazteko. Urte dezentetan harrapatu ditut sasoi horretako loraldi betean hango mahastiak eta harrigarria da; laburra da paisaia berria, baina iraupen motz horretan begien sabaia erretzen du eta ordura artekoak ahantzarazten.


2024-06-17 | Nagore Zaldua
Itsas dortokak lozorrotik esnatu ote dira euskal kostaldean?

Udako solstizioa gerturatzen ari den honetan, euskal kostaldean itsas dortokak ikusteko aukerak ugaritu dira. Gure uretan ezagunena Egiazko kareta (Caretta caretta) da. Ale helduen oskolaren batezbesteko tamaina, 120 cm-ko luzera zuzenera eta 200 kg-ko pisura irits daiteke... [+]


2024-06-17 | Garazi Zabaleta
Lurbizi
Lurraren bankua sortzen, nekazaritzarako oinarrizko baliabidea bermatzekoa

Oiartzunen nekazaritza bultzatzeko eta elikadura burujabetzarako bidean pausoak emateko sortu zen Lurbizi egitasmoa, 2016 urte inguruan. “Herritar talde batek denbora zeraman herrian nekazaritzaren eta lehen sektorearen egoera kaxkarraz hausnartzen”, adierazi du Ibon... [+]


Eguneraketa berriak daude