Bere itxarotearen kristalean loa galdurik gogoratzen duzu, egun osoa eta gau osoa loa galdurik, azkenean iritsita jaio berrien adinera. Eta beti imajinatu duzu zahar, azala zimur, beste mundu erraz bateko parte.
Beharbada orain irudituko zaizu eguzkia, orriak, orriak kaminoan, eguzkia kaminoan orrien gainean, hori dena bere esporetatik sortu dela. Baina ez da hala.
Bere zahartzaroa, are bere heriotza ere, ez dira zertan izan alferrekoak. Gogoan hartu eman dizkizun lezioak, bizitzari buruzkoak.
Gogoratu egunen artetik gogorrenak, gizon baten neurria ematen dutenak.
Erreminta ondo zorroztuta eduki. Txaparako tako baten haritz egurrarekin txaramel bat egin leihorako. Ortu bakartitik buelta bat eman, eta ez errezatu ez ostiarik bazkal aurretik. Siesta bota, ametsetan sentitu leunki ukitzen zuela bere emazte defuntuaren izter zuria.
Txakurrei pospolina askatu. Portalean eseri, zigarro bat bildu, lainoak ikusi Dimako haitzetan, eta duda egin: egun zoriontsu honen ostean etorriko ote da beste bat?
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...