Spain was different

'La invasión de las suecas' liburuaren azala
'La invasión de las suecas' liburuaren azala
Benidorm (Espainiako Estatua), 1959ko uztaila. Benidormeko Nazioarteko Kanta Jaialdia burutu zen lehenengoz. Uda horretan ere Mediterraneoko Kanta Jaialdia estreinatu zen Bartzelonan eta, besteak beste, Pez Espada hotel itzela zabaldu zuten Torremolinosen. 1959ko udak, horrenbestez, inflexio puntua ekarri zuen espainiar ekonomian. Urte hasieran 76,3 milioi dolarretako defizita zeukan Francoren erregimenak eta, gainera, petrolio hornikuntza eteteko mehatxua zuen zelatan. Urte amaieran, turisten dibisek 100 milioi dolarreko superabita eragin zuten. Datuok Gabriel Cardona eta Juan Carlos Losada historialariek bildu dituzte berriki La invasión de las suecas liburuan.

Francok 1951n sortu zuen Informazio eta Turismo Ministerioa, baina zaila zen Mediterraneoan Frantzia edo Italiarekin lehiatzea: komunikabide eta errepide sarea oso kaxkarra zen, ez zegoen ia hotel modernorik ezta kanpinik ere.

Baina 1953an Madril-New York hegaldiak hasi ziren, eta Hilton eta Sheraton kate handiek Iberiar penintsulan hotelak eraikitzea erabaki zuten. Estatubatuarrak gutxiengoa ziren bisitari kopuruari zegokionez, baina dirutza utzi zuten penintsulako kostaldean; 1960an 133 milioi dolar xahutu zituzten Espainian, turismoak sortutako irabazien %45,1.

Turisten bi herenak frantziarrak, ingelesak eta alemaniarrak ziren eta, hala ere, Cardona eta Losadaren hitzetan “espainiarrentzat emakumezko turista guztiak suediarrak ziren; inortxok ez daki mitoa nola sortu zen”. Mitoa zabaltzen, behintzat, garai hartako zenbait filmek ederki lagundu zuten, gehienak Alfredo Landa iruinsemea protagonista zutenak, hala nola Amor a la española edo Tres suecas para tres rodríguez.

1962an Manuel Fraga Informazio eta Turismo ministro izendatu zuten. Spain is beautiful lelo zaharra albo batera utzi eta Spain is different ezaguna zabaldu zuen. Torero eta flamenko dantzarien topikoa sustatzeaz gain, Cardona eta Losadaren ustez, leloak “mezu subliminal maltzurra” zuen. “Espainia desberdina bada, sistema politiko desberdina izatea ere justifikatuta dago”.

ASTEKARIA
2009ko abuztuaren 02a
Azoka
Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude