"Artea da, beraz literatura izan behar da?"

  • Badira hamar urte ermuarra (Bizkaia, 1974) palindromoaren atzaparretan erori zela. Hasieran berarentzako baino ez zituen sortzen, gero blogean jartzera ausartu, eta orain, “autore erotua”k palindromozaleentzako ariketak prestatzen ditu sareko txokoan.
Markos Gimeno
Markos GimenoOnintza Irureta
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Nola hasi zinen?


Irratia entzuten ari nintzen eta liburu baten kontura palindromoak [aurreraka eta atzeraka berdin irakurtzen diren hitzak eta esaldiak] aipatu zituzten, erdarazkoak. Aspertuta nengoen eta euskaraz probatzen hasi nintzen. Lehenengo irudipena izan zen euskaraz ezinezkoa izango zela, hainbeste “tz”-rekin. Harritu nintzen zeren arratsalde hartan bertan atera nituen batzuk eta nahiko onak. Adibidez: “asto hitzak azti hotsa”, “esanik erruz egi bat ta bi gezurrekin ase”.


Nola egiten dira?... Ala sekretua da?


Saiatzea da.

Sena behar al da?


Jartzea da eta gustura egitea. Erdaraz badago palindromo bat “atrapa y aparta”. Horrek definitzen du nolabait palindromoa zer den, edo engantxatzen zaitu edo atzera botatzen zaitu.

Nolakoak gustatzen zaizkizu, luzeak, motzak?


Politenak txikiak dira, ikusi egiten duzu zelan daukan buelta. Badaude testu luzeak hasieratik bukaeraraino palindromoak direnak, baina ez duzu ikusten.


Luze-luzeak esan nahi duzu?


Bai. Euskaraz 75 bat hitzeko elkarrizketa daukat: gaixoa sendagilearengana joan da zakil bana sudurzuloetan trabatuta dituela. Haien arteko elkarrizketa surrealista sortu nuen. Luzea kuriositate moduan ondo dago baina gehiago gustatzen zaizkit txikiak: “atara zarata”, “kaosaren erasoa” –rock talde batek izentzat hartu zuen gero–.

Noiz sortu zenuen lehen palindromoa?


1998an. Hasieran afizio ezkutua zen. Ez nintzen ausartzen erakustera. Halako batean, 2000. urtean, Anjel Lertxundik Berriako zutabean palindromoei buruz idatzi zuen. Euskarazko pare bat adibide jartzen zituen eta nik beste batzuk bidali nizkion. Erantzun zidan eskertuz, eta esanez egingo zuela zutabe bat nire palindromoekin. Horrek motibatu ninduen, “Anjel Lertxundiri gustatzen bazaio hau gauza serioa da, edo behintzat errespetagarria” pentsatu nuen.

Blogean dauzkazu palindromoak.


Blog pertsonala zena palindromoen gune bihurtu da. Palindromoak sartzen hasi nintzen eta orain asmaketa ariketak jartzen ditut. Badago taldetxoa erantzuten duena eta ni gustura. Estilo honetako ariketak dauzkat blogean: Atera palindromoa Bogart hitzarekin. Nik ondokoa sortua dut: “Nik eta Bogartek ke trago batekin”.

Palindromogileen nazioarteko kongresuan euskaldun bakarra izan zinen. Bakarra al zara?


Blogaren inguruan dabiltzanek ariketak egiten dituzte baina sortu ez, edo blogean behintzat ez dituzte erakutsi. Klub palindromikoaren Semagames buletinera Sopelako Juan Sanabriak gaztelaniaz gain, noizean behin euskaraz bidaltzen du palindromoren bat.

Nongoak dira palindromogile gehienak?


Gehienak katalanak dira, tradizio handia dago Katalunian eta katalanez palindromo asko dago eginda. Semagames batez ere gaztelaniaz da, baina katalanez ere asko publikatzen da.

Zaletasun bera duzue, baina hizkuntza diferentean sortzen duzue.


Klubaren 20. urteurrena zela-eta egindako I. Kongresuan, irakurketa egin genuen gaztelaniaz, katalanez eta nik euskaraz. Kuriosoa izan zen.

Izan ere, haiek ez zuten euskarazkoa ulertuko, baina makal irakurriz gero agian harrapatuko da palindromoa dela.


Zer esan nahi zuen azaldu egiten nuen, eta bai, esandakoa simetrikoa denez harrapa daiteke gauza bera esaten ari zarela. Elorrioko lagun batzuekin proba egin nuen; palindromoa grabatu eta gero grabazioari buelta eman, atzeraka entzuteko. Berdin entzuten da. Beno, beti ez. Esate baterako, “baino” hitzeko “n”-a aurreraka eta atzeraka ez da berdin ahoskatzen. “Inori” hitzarekin beste hainbeste gertatzen da.


Mihiluze saiorako ez dituzu proposatu palindromoak?


Harremana badaukat Kike Amonarrizekin-eta. Behin baino gehiagotan komentatu dituzte palindromoak programan.

Palindromogile hitza erabiltzen al duzu beti?


Jolasean hasi eta “aztihitza” palindromoa eta “hitzpilu” okurritu zitzaizkidan, baina normalean palindromo hitza erabiltzen dut, unibertsala da-eta.

Kongresuko eztabaidetako bat izan zen palindromolaritza literatura ote den.


Zer dira palindromoak, atzetik aurrera irakurtzen diren hitzak baino ez, ala balio literarioa dute? Artea da, hitzekin egiten den sorkuntza, beraz, literatura izan behar da? Horixe palindromoa definitu nahirik egindako eztabaida. Hitz jokoa besterik ez da? Hitz joko soilaren esparrua zabaltzen doa, testu luzeak, irudiak txertatzea... Eztabaidan ez ginen ondorioetara iritsi.


Ez dago denbora-pasa liburuxkarik palindromoekin?


Asmoa banuen Berrian edo ARGIAn, denbora-pasetan, palindromo ezkutuaren txokoa egiteko. Gero blogarekin hasi nintzen eta oso gustura nago.

Blogean zein adinetako zaleak dituzula uste duzu, zeren euskaraz alfabetatua izatea garrantzitsua izango da.


Izan behar da jende alfabetatua eta idazten duena. Nik pentsatzen dut euskaraz idazten duten idazleak inoiz saiatu direla palindromoak egiten. Beste gauza bat da gehiago dedikatzea, baina saiatu, seguru saiatu direla.

Baina ez dute aitortu.


Ez dakit, lortu dutenaren arabera izango da (kar, kar, kar).

Hitzekin bezala melodiekin ere egin daitezke palindromoak, eta marrazkiekin ere bai. Bazabiltza esparru horietan?


Musikarekin ez naiz saiatu, ez bada grabazioari buelta ematea. Baina badago musika palindromikoa egiten duenik, hau da, partitura simetrikoak sortzen dituenik. Autore klasikoek adibidez. Jazz palindromikoa duen diskoa ere badut. Ez badizute esaten ez zara konturatzen musika palindromikoa entzuten ari zarela.

Palindromiaren Harri Aroan gaudela esan zuen kongresuan norbaitek.


Pere Ruizek. Marrazkiekin, melodiekin... badagoela palindromoen eremua zabaltzea, hori esan nahi zuen.


Ez dira palindromoak, baina twitterren “hitzokei” etiketapean hiztegia ari zarete osatzen.


Hitza eta definizioa asmatu egiten ditugu edo hitz bat hartu eta definizio katxondoa jartzen diogu. Adibidez, “barrekada”: umoregileen lubakia, “gerrikoa”: Garzonek ogaindik itxi ez duen tabegna, “asma”: gaixotasun imajinarioa, “andré guison”: frantziar jatorriko transexuala.

Azkenak
Zuritxo, egon deseroso

Queer falafel
Non: Arberatze-Zilhekoan, EHZ festibalean.
Noiz: ekainaren 29an.

------------------------------------------------------

Hasi orduko, ohar bi. Bat: “Deseroso egongo zara apur batean, isildu eta entzun. Asko ikasiko duzu zure pribilegio... [+]


2025-07-11 | Gedar
700.000 etxegabetze baino gehiago 2012tik Espainiako Estatuan, eta ez da Poliziaren kontzientzia-objekzio bat bera ere izan

Kontzientzia-eragozpena aurkezteko aukera legala daukate poliziek, eta horretarako babes "sindikala" duten arren, bakar batek ere ez du eskubide hori baliatu hamarkada batean baino gehiagoan.


EHUk euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu Medikuntza Fakultatean

2025-2026 ikasturtean, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu EHUk. Erakundeak adierazi du kopuru hori lortzea Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailarekin izandako... [+]


Guraso batek 11.000 euroko isuna jaso dezake adin txikikoen futbol partida batean izandako irain eta erasoengatik

Gasteizko eskolako futbol partida batean guraso batek irainak bota, mehatxatu eta pertsona bati eraso egiten saiatu zen adin txikikoen aurrean. Arabako Foru Aldundiak kudeatzen duen mota horretako bigarren salaketa da. 


2025-07-11 | ARGIA
NBE-ren errelatore Francesca Albanese
“AEBek ni zigortu izana haien erruduntasunaren seinale da”

AEBek Francesca Albanese NBEk Palestinar Lurraldeetan duen errelatore berezia zigortu dute genozidioari buruzko txostena argitaratu eta egun gutxira. Albanesek sare sozialetan azaldu duenez, “boteregabeen alde hitz egiten dutenak boteretsuek zigortzea ez da indar... [+]


Israelgo Armadarentzat altzairua ekoitzi duen Sidenor enpresako burua saritu du Jaurlaritzak

LAB sindikatuak kritikatu du Sidenor enpresako buruari Joxe Mari Korta saria ematea, enpresa hori "Israelgo Armada indartzeko altzairua saltzen" aritu baita orain gutxira arte.


Zartako eta Radiocrimen taldeek baxu jotzailea kanporatu dute indarkeria matxista leporatuta

Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuak publikatu ditu hainbat salatzaileren mezuak. Horietan salatu dute bi talde horien baxu jotzaileak haren bikotekide ohiak fisikoki eta psikologikoki eraso izana


“Pazienteen segurtasuna kolokan jartzen duena euskaraz ez dakien osasun profesionala da”

Hizkuntzak osasun arretaren kalitatean duen eragina aztertu dute EHEk eta EHUk. Jon Zarate Sesma EHEko kide eta EHUko ikertzaile doktoreak emaitzen xehetasunak eman ditu.


Ez onartu hiriaren salerosketa, ez irentsi itxurakeriaren amua

Azken urteotan Donostian gero eta ozenago entzuten ari gara bizilagunen ahotsa: turistifikazioa gure hiria itotzen ari da. Joan den ekainaren 15ean, ehunka donostiar atera ginen berriro kalera gure bizi-baldintzak eta bizimoduak defendatzera. Jendartearen eta auzoen beharrak... [+]


2025-07-11 | Enbata
Eztabaidaren gainetik… gazte batzuen bizipena

Azterketak euskaraz gaia aktualitatean jarri zen berriz ekainean, baxoaren hilabetean. Etxepare lizeoko ikasleek aldarrikatzen segitu dute Baionako suprefeturaren edo herriko etxearen aitzinean eta euskaraz ari diren irakasleek prentsaurreko bat eskaini dute azpimarratzeko... [+]


Hamar urte barru euskararen arnasgunerik ez dela egonen ondorioztatu dute

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen eskariz, 2036an Hego Euskal Herrian euskararen egoera zein izanen den aztertu du Siadeco ikerketa etxeak. Hipotesi batzuk beteko balira, hemendik hamar urtera ukanen genukeen errealitate soziolinguistikoari begiratuta, "egoera... [+]


Eguneraketa berriak daude