Euskal literatura irakaskuntzan

Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu
“Egungo euskal literaturaren irakaskuntzak ez du curriculum-legearen helburu bat bera ere lortzen”. Ondorio horretara heldu da Idurre Alonso (Eibar, 1978) Mondragon Unibertsitateko irakaslea, Batxilergoko euskal literaturaren irakaskuntzari buruzko tesiaren egilea. Euskal Herriko Unibertsitateko Patxi Juaristi eta Jon Batti Kortazar irakasleen zuzendaritzapean egin du tesia Alonsok.
EHUk plazaratutako prentsa oharrak dioenez, “literaturaren historia zentro batzuetan bakarrik irakasten da, eta narratibaren alorreko idazleak bakarrik”. Bestalde, irakurtzea proposatutako lanen % 96 narratibakoak dira, “nahiz eta horiek irakurtzearen helburua ez den ez komunikazio-gaitasunak garatzea, ez irakurketarako zaletasuna sustatzea –irakurketaren segimendu bakarra lana irakurri dela frogatzeko kontrol bat besterik ez egitea da horren erakusgarri–”. Azkenik, klasean egiten diren ariketa gehienek “eduki kontzeptualak finkatzea” dute helburu bakarra.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.