Amatasuna

Ama Pepita gogoan dut uneon. Eta Xixili ama bera ere. Noski, nigan, lehenak eragin zuzena izan du nire bizitzako lehenengo unetik. Bestea, nerabezaroan ezagutu nuen. Nire lagunaren ama. Ez dakit biek ala biek zer sentsazio izan zuten amatasuna bizi zutenean, ez baitiet entzun sekula sentimendu horretaz berba egiten egia esan. Agian ez zuten bizi ere egin sentimendu hori, ez zietelako aukerarik eman bizitzeko. Edo beraiekin bat zetorrelako, emakumeak, naturaz amak direlako, naturaltasunez hartu zuten beraien bizipen hori. Ni, noski, ez naiz ama, eta ezin dut sentimendu hori bizi. Besterik gabe, orain, kalaka bat bezala, entzuten diet hainbat emakumeei beren amatasunaz hitz egiten. Batzuetan, transzendentzia handiz, beren bizitzako gailurrean bailiran. Eta deigarria egiten zait. Hainbeste, jokoz kanpo gelditzen naizela. Nire buruari galdetzeraino, ia hau berria den; zergatik ez dudan hau lehenagotik bizi. Bizi diot, sentipenak bizi egiten direlako. Galdera ere kezka bihurtzen zait. Naturaltasuna, haraindiko gertaera bezala bizitzeak ez ote duen ekartzen naturala den hori, fenomeno berria bezala ikustea. Eta horrelako trataera ematea. Eta okerrena dena, amatasunaren ondorio zuzena dena, haur berria, gizaki berria, fenomeno bihurtzea. Aurretik asko gaudenean. Bera bezalakoak.

ASTEKARIA
2009ko abuztuaren 02a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude