Izenak


2009ko uztailaren 21ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskal Herriko Gazte Orkestrak denboraldiko emanaldi nagusia Eskozian eskainiko du, abuztuaren 4an egingo den Aberdeen International Youth Festival jaialdian. Uztailaren 26tik 29ra bitartean, bestalde, Gasteizen, Bilbon, Sopelan eta Donostian ariko da. Juan Jose Oconen zuzendaritzapean bi obra prestatu dituzte: Aram Khachaturiam-en pianorako kontzertua eta Xerezade (Mila gau eta bat gehiago ipuin sortan inspiratua).

 

Quentin Tarantino zinemagilearen Inglorious Basterds (Sasikume madarikatuak) filmak zabalduko du Donostiako Zinemaldiko Bitxiak saila. Un prophèt (Jacques Audiard), No One Knows about Persian Cats (Bahman Gobadi), Taking Woodstock (Ang Lee), Whatever Works (Woody Allen) eta Precious (Lee Daniels) filmak ere proiektatuko dituzte, besteak beste.

 
 

Josu Waliñoren Hortza galdu du Jonek (Ander Hormazuriren marrazkiekin), Javier Cilleroren Aurrera, kakarraldo! (Dei Gaztelumendi) eta Francisco Navalesek sortu eta Alex Aldekoa-Otalorak itzulitako Suso Espada, Istanbul eta urrezko zalditxoak liburuak plazaratu ditu Aizkorri argitaletxeak.

 

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.