Garoña itxi orain!

Iñigo Azkona
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
GAROÑA. Energiari buruzko ezbaia piztu du zentral nuklear zaharkitu (1971) honek uda hasieran. Eta nago ez dela amatatuko Zapaterok hartutako erabakiarekin, 2013. urteko uztailean ixtearekin, hain justu. Erabilitako argudioak bai, mugimendu antinuklear eta ekologistarenak izan dira (segurtasuna, hondakinak, elektrizitatearen esportazioa, produkzio eskasa...), baina Madrilgo Gobernuak beste lau urtez luzatu du erreaktore nuklearraren funtzionamendua. Partiduko buruzagi nagusien presio handiak izan dira noski, baina PSOEk horrela ez du hauteskundeetan agindu zuena bete. Lehenik eta behin, 2013an ezin dutelako ziurtatu eurak Gobernuan egongo direnik. Tempus politikoak laburrak dira, baina zortzi urte izan dituzte energia politika aldatzeko, eta berba politak aparte fruituak ez dira ikusten, batez ere energia nuklearraren alorrean.

ITXI. Salomonen erabaki honek ez du ia inor kontentatzen, Madrilgo Gobernuaz kanpo. Tirabira mediatiko ederrak irakurri eta entzun ditugu, eta mobilizazioak ere egon dira alde bietan. Langileak ere irten dira kaleetara. Derrepentean berrehun eta piku izatetik, –Jesukristoren mirakuluetan bezala– lau, bost eta hamar bider gehiagoz zenbatuak izatera pasatu dira. Iberdrola eta Endesako langile kontratatuak dira eta enpresa hauek euren webguneetan berde argiz iragartzen dutenagatik, ez lukete arazo handirik eduki behar energia berriztagarrien alorrean birkokatzeko, Tobalina aranean bertan. Eguzki energia dugu bidea eta enpresa hauetako negozio gizonek ongi dakite hori, baina zer egingo dute duela urte asko amortizaturiko erreaktorearekin?

ORAIN. Herri mugimenduetatik landa, Eusko Legebiltzarrak eta Arabako Aldundiak ere Garoña ixtea eskatu dute, sozialisten botoekin eta PPren aurkako jarrera bakarrarekin. Zapaterok eta Sebastianek esan dutenarengatik, teknikoki, politikoki, laboralki eta energetikoki erabakirik egokiena hartu omen dute. Gakoa da noren txaloak jaso dituzten? Inorenak ere ez! Hortxe dugu gobernu zentralaren akatsa. Enpresak esan du helegitea jarriko duela, luzapen horren aurka. Ekologistentzat beste behin ere, sozialdemokraziaren itxurakeria errepikatu da. Hirugarren bideak ez du norabiderik, antza. Garoñak ez du etorkizunik eta Zapaterok aukera ezin hobea galdu du antinuklearren boto apur batzuk biltzeko. Gizarte mugimenduen tempusak ez dira hauteskundeekin nahasten eta orain PSOEk ezin izango du Garoñaren patata beroa esku tartetik kendu.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!