Iztietan barrena gauerdian

The Jam
The Jam
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Down in the tubestation at midnight. The Jam.
All Mod Cons diskotik (1978).


Ez dago argi, baina antza denez, Paul Weller eta lagunek  benetan gertatutako eraso arrazista bat kontatu zuten Down in the tubestation at midnight kantan. All Mod Cons diskoko bigarren singlea izan zen, eta urteekin The Jamen abestirik ezagunenetariko bat bihurtu da; zeharkako zentsura gaindituz bihurtu ere, BBCk hasieran ez baitzuen emititu nahi izan, kanta “kezkagarria” omen.

Lehen pertsonan kontatzen dizute istorioa: gizon bat Londresko metro estazioan behera doa, eta atzetik norbait oihuka, hi, txo, dirurik ba al daukak? “Lehenbizi ukabil bat sentitu nuen, gero ostikoa; haien arnasa usain nezakeen. Pub-etako eta Wormwood Scrubs-eko usaina, eta eskuin muturreko mitin gehiegitakoa”. Ustez asiarra da kontalaria. Kantaren bukaeran lurrean dago hebain-hebain eginda, etxeko giltzak kendu dizkiote, beldur da emaztearen bila joango ote diren. Gauerdia da metro estazioan.

Baten batek galdetuko dit zertarako ekartzen dudan kanta zahar hau orri honetara. Londresko metroko errailetatik gureetara etorri behar dut azalpen bila: Gipuzkoako egunkaririk salduenean –hitzari zentzu bikoitza bilatu nahi dionak ez du nire trabarik izango– “Preocupación en Iztieta” izenburudun artikuluak jo nau, badira bi aste. Emakume bat bortxatzen saiatu ziren Errenteriako auzo horretan. Bai, kezkatzekoa da. Ulertzen dut titularra. Baina sartu naiz barrura eta ez, artikuluak ez dit horretaz hitz egin nahi. Bestelako kontuak nabarmendu ditu kazetariak. Bizilagun bati bozgoragailua eman dio: “Hasta hace poco tiempo, este barrio era muy tranquilo, pero desde que llegaron estos magrebíes, la situación se ha complicado bastante”. Bigun esateko, horrelako adierazpenak arrazakeria hutsa dira. Zer egiten du El Diario Vascok horien bozgorailu bihurtuta? Zer dela eta hitz egin du kazetariak “bizilagun kezkatu”-ekin bakarrik? Horrekin ez al ditu besteak, “estos magrebíes” horiek, dagoeneko epaitu? Galdetzen duzu, alferrik. Hurrengo egunetan irakurri duzu pogrometik hurbil egon direla Iztietan. Ez dira, seguruena, pub ingelesetatik, eskuin muturreko mitinetatik etorri. Baina The Jamen kantan bezala, hauetako batean etorkinen bat egurtuko dute eta lurrean utziko gauerdian. Ez du asko inportako 1978 edo 2009 izatea, metroaren estazioa ala topoarena, Londres ala Errenteria.

Azkenak
“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Eguneraketa berriak daude