Euskara exotikoaz

Lastategitik erabiltzaileak Tiraka.net blogean ondokoa idatzi du: “Erdarazale uniformistek, espainolek bereziki, sarri askotan erabiltzen dute euskararen zailtasunaren, exotismoaren, isolamenduaren, berezitasunaren eta beste zenbait ‘tasunen’ argudio faltsua, euskaldunen hizkuntza iraganeko bitxikeriatzat jotzeko xedez. Bada, hala ere, euskaltzale izan arren amarru horretan erortzen denik, hanka aldakaraino sartuz”. Eta Garak, Idoia Erasok Claude Hagegeri egindako elkarrizketa hartu du adibidetzat. Elkarrizketaren goiburua eta galdera batzuk nabarmendu ditu:
 
- “Euskararen sintaxia oso exotikoa da europarrarentzat” (goiburua).
 
Galderetako batzuk:
 
- Baina guztiek ez dute lortzen hizkuntza bat ikastea. Euskara ikasteko, adibidez, batzuek arazo asko dituzte.
 
- Zein dira beste hizkuntza ergatiboak munduan?
 
- Zerk egiten du hizkuntza desberdin besteengandik?
 
- Fonetikari dagokionez, hizkuntza batzuk umetan ikasten ez badira gero ia ezinezkoa da zuzen hitz egitea lortzea.
 
Topiko horiei aurre egiteko Lastategitik erabiltzaileak Juan Carlos Moreno Cabreraren hitzak erabili ditu: “Hizkuntzak berez ez dira ez zailak ez errazak. Berdin-berdinak dira”.

Azkenak
2024-04-30 | ARGIA
Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

Israelek 40 eguneko su-etena eta preso trukea eskaini dio Gazari, baina akordioa lortu edo ez Rafah inbadituko dutela adierazi du Netanyahu lehen ministroak. AEBk eta Erresuma Batuak Hamas presionatzen ari dira Israelen eskaintza onar dezan. Astelehenean 47 palestinar hil zituen... [+]


2024-04-30 | ARGIA | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


2024-04-30 | ARGIA
Eneko Bidegainen 'Bichta éder' eleberriak jaso du 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaioren Maitasun kapitala-rekin lehiatu da finalean. 2023ko “libururik gogokoen” izendatu dute Bidegainen “bihurgune askotako” thriller politikoa 111 Akademia osatzen duten literaturazaleek.


Eguneraketa berriak daude