Espermatozoide erraldoiak

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Ostrakodoak oso krustazeo txikiak dira, milimetro bateko tamainara ez baitira ailegatzen, baina badute zientzialariak harritu dituen ezaugarria; arrek euren tamaina baino hamar aldiz handiagoa den espermatozoidea ekoizten dute, eta emeak hori berenganatzeko gai dira.

Orain gutxi egindako aurkikuntza izan bada ere, ostrakodoek 100 milioi urte daramatzate, gutxienez, espermatozoide erraldoiak ekoizten.

München-en (Alemania) dagoen Ludwig-Maximilians Unibertsitatean, Renate Matzke-Karasz ikerlariaren ekipoak ostrakodoen fosilak aztertuz egin du aurkikuntza, holotomografia izeneko teknika, X izpiak eta mikroskopio elektronikoa erabiliz.

Espermatozoide erraldoia sortzea arren arteko lehiari egotzi zaio, baina horretarako erabili behar den energia handiegia da animalientzat, eta ondorioz heriotza azkarra eragin dezakeela uste dute ikerlariek.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude