Bazen behin, barraskilo bat, letxua jaten ari zena. Goxoagoak zirelako, letxua barruko hostoak jaten ari zen. Halako batean, esku bat etorri, letxua hartu, txorrotaren azpian jarri eta barraskiloa bueltaka eta bueltaka hasi zen. Eta alde guztietatik ura erortzen zitzaion barraskiloari eta buelta eta buelta eta, halako batean, eskua hostoak botatzen hasi eta...: katapunbala! Entsaladara erori zen, tomatearen, atunaren eta patataren ondoan. “Barraskilo?! Baina zuk zer egiten duzu hemen?” esan zion eskuak. “Bada lasai, lasai letxua, jaten ari nintzen eta, bat-batean, entsaladara jausi naiz!” erantzun zion barraskiloak. “Beeeno, barraskilo; berriro baratzera eramango zaitut baina, hurrengorako, letxua kanpoko aldetik jan behar duzu; barrura sartu gabe. Bestela, esku bat etorri, letxua hartu eta entsaladan amai dezakezu. Eta hala, barraskiloa poz pozik itzuli zen baratzera”. Eta hala bazan, ala ez bazan, sar dadila kalabazan; eta atera dadila Abusuko plazan.
Bi gauean behin, alaba txikiari kontatzen diot ipuin hau. Eta egunero hau baino ipuin zatarragoak askotan entzun behar izaten ditugunez, zuretzat opari, irakurle.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.