Energia berriztagarrien aldeko apustua

Barakaldoko BEC energia berriztagarrien inguruko eztabaidaren nazioarteko zentro bihurtu da joan den asteburuan, eta bertan izan dira gai horretaz arduratzen diren liderrak. Esaterako, Abu Dhabi hiri arabiarraren proiektua nabarmendu da, energia berriztagarrien aldeko apustua egin baitu eta zalantzan jarri –baita askotan arbuiatu ere– energia nuklearra. Horrelako proiektuek aldaketa sakona adierazten dute: petrolioaren kulturatik berriztagarrietara salto egitea. Abu Dhabik 22.000 milioi dolar (17.400 milioi euro) inbertituko ditu Masdar sortzeko, hiri “utopikoa”. 50.000 pertsona biziko dira. Autorik gabeko hiria da, eraikin baxuekin, oinezkoentzako kaleekin, eta eguzki-plaketatik elikatuko den elektrizitate bidezko garraio sistema berritzailearekin. CO2 gabeko planetako lehen hiri bilakatuko da, energian buru askia izango da eta hondakin guztiak birziklatuko ditu. Espero da 2016an inauguratzea.

Eredu hori posible izango da egiteko dirua dagoelako. Egia da. Munduko per capita errenta altuenetakoa du (47.000 euro). Alabaina, badago petrolioaren kulturatik berriztagarrien kulturarako bilakaera. Abu Dhabi esfortzu handia egiten ari da gazteak energia iraunkorren inguruan hezteko.

Forum hori egin den garai berean, Espainiako Estatuan eztabaidatzen ari dira Garoñako zentral nuklearraren etorkizunaz, Zapateroren azken erabakiaren zain. Energia nuklearra arriskutsua da eta oso garestia, hondakinen eta segurtasunaren gastuak gehituz gero. Energia garbiak seguruak dira, merkeagoak eta enplegu gehiago sortzen dute. Arabiarren apustua oso zentzuduna da. Eta Zapaterorena? Laster jakingo dugu.

ASTEKARIA
2009ko ekainaren 21a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2024-04-30 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat erail du Poliziak AEBetan, belaunarekin lepoa estutu ostean

Istripu batetik ihes egin zuela aitzakiatzat hartuta, taberna batera sartu, lurrera bota eta buruz behera lotu zuten poliziek 53 urteko gizona. Zortzi minutuz izan zuten lurrean.


Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?

Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]


Eguneraketa berriak daude