Miravete de la Sierra

Miravete de la Sierra
Miravete de la Sierra
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Miravete de la Sierra Teruelgo herri txiki bat da, hamabi biztanle baino ez dituena, guztiak adinduak. Herritarren beraien esanetan Miraveten ez da sekula ezer gertatzen, denbora gelditu egin da herrixkan. Bertara joatea iraganera bidaia egitea omen da. Hori guztia azaltzeko, ordea, herritarrek teknologia berriak baliatu dituzte, webgune harrigarria osatzeko. Herriaren bisita birtuala egin daiteke bertan, ahuntzak jeztera jolastu, herritar batek kantatutako abestia mugikorrera jaitsi, ostatuan erreserba egin eta, batez ere, XVI. mendeko elizaren zaharberritze lanak diruz lagundu. 2001ean Monumentu Historiko Artistiko izendatu zuten, baina itoginak elizaren iztuku eta pintura ederrak hondatzen ari dira.

Sartu www.elpuebloenelquenuncapasanada.com helbidean eta zabaldu ahoa.
 

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!