midasek, Eremu Urriko eta Eskualdeko Hizkuntzetan Argitaratzen diren Egunkarien Europako Elkarteak, urteko batzarra egin berri du Bartzelonan. Egunkari bat gutxiago izan da bilkuran, Belfasteko Lá desagertu baita. Berriak urtero bezala parte hartu du. Internet eta papera izan dituzte gaitzat, bereziki horien garapena, krisia kontuan hartuta. Bestalde, Midas saria jaso du Salvador Cardus soziologo, kazetari eta irakasleak katalanezko hedabideak sustatzen egindako lanagatik. Lituanian polonieraz argitaratzen den Kurier Wilénski egunkaria prest agertu da datorren urteko bilkura antolatzeko.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.