Itsasadarra, Orioko altxorra

  • Gutxi dira Oria bezain ongi kontserbaturiko itsasadarrak; 2003an Garrantzi Komunitarioko Eremu izendatu zuten, eta ordutik Natura 2000 sarearen baitan dago. Baina babesgune izendatua izanagatik, Orioko errioa etengabe mehatxupean dagoela dirudi.
Reynoutria japonica (edo Fallopia japonica)
Reynoutria japonica (edo Fallopia japonica), Asiatik etorri eta gure ibai ertzetara oso ondo moldatu den espeziea.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Kukuarriko gailurra txoko berezia da oriotarrentzat, baita San Martin ermita ere. Ermita ondotik igarotzen den bidetik iritsiko gara Kukuarrira. Oriotik Igeldorako txangoa ere estimatua da. Errepidez, Santiago Bidearen geziei segika edo itsasertzetik, GR-ari jarraituz, osa genezake Oriotik Donostiarainokoa. Zarautzera txango ederra egin daiteke, Agorregiko burdinola ere gertu dago, Aian Pagoetako natur parkea... Oriok, ordea, badu beste altxor bat, agerikoa izanagatik askorentzat ezezaguna: itsasadarra.

Gizakiak kolpatua

Erdi Aroan gizatalde egonkorra kokatu zen Orioko itsasadarrean, ibaia eta itsasoaren inguruan garatutako merkataritza, arrantza eta nekazaritza zutela bizibide. XIX. mendetik aurrera, itsas merkataritzak lehorrekoari egin zion lekua, eta industria zein garraiobideak errioaren bazterrean kokatu ziren. XX. mendeko 60ko hamarkada ilunean, erriora isuritakoek eragindako kutsadurak goia jo zuen: ekosistemen gainbehera, uren eta lurren kutsadura, espezie kopurua jaistea eta kasu askotan desagertzea etorri ziren. Egun, natur guneak babesteko legeak lege, nekeza da, gizakiaren nahierara moldatutako errioaren iraganeko nortasunaren zantzuak topatzea, Motondo, Santio erreka edo Oribarzar bezalako gune jakinetan ez bada.
Mendeen joanak eta, batez ere, gizakiaren eraginak, ibaia modu atzeraezinean eraldatu duten arren, oraindik ere itsasadarrak gordetzen du berezitasunik bere baitan. Animalia zein landare espezietan aberatsa da Oriaren zati hau.

Padurak, gordeleku aberatsak

Itsasadarrak zenbait padura gordetzen ditu oraindik. Padurak ur gazia eta geza nahasten diren hezeguneak dira, ekosistema garrantzitsuak oso, bi inguruneetara moldatzen diren espezieak aurkitu baitaitezke bertan. Bestelako funtzioak ere betetzen dituzte padurek: ur zikinen araztegi onak dira eta hegaztien atseden gune ere bai, migrazio garaian. Sasoi horretan, lertxunak, lertxuntxoak, amiamokoak, espatulak, ahateak, ubarroiak, martin arrantzaleak, lezkariak eta beste hainbat hegazti bilakatzen dira behin-behineko paduretako biztanle.

Errioa eta haren aberastasunak bertatik bertara ikusteko modurik onena piraguan itzulitxoa egitea da. Orioko turismo bulegoak piragua irteerak antolatu ohi ditu uda partean. Modu horretan, lehorretik behar den moduan hauteman ezin daitezkeen padurak, hezeguneak, eta eremu horiek gordetzen dituzten sekretuak ezagutzeko aukera izango du bisitariak.

Herrio Natur Taldea

Orioko errioan ur gezako arraun pista olinpikoa –kilometro bat luze izango zena– eraiki nahi zuen proiektuak akuilaturik sortu zen modu formalean Herrio Natur Taldea. Meandroaren desagerpena, errioa bera berbideratzea eta hainbat paduraren suntsipena zekarkiokeen Orioko errioari arraun pista eraikitzeak.

Natura babestea helburu, herriaren kontzientziazioa hainbat bide erabiliz sustatzeko hautua egin du Herriok azkenaldian; horrela, orotariko jarduera didaktikoak aisialdiarekin uztartzen saiatzen dira. Inguruko beste natur taldeekin harreman estua dute; asteotan puri-purian dagoen Gazumeko parke eolikoaren aurkako mugimenduarekin ere egin dute bat, esate baterako. Aurten, gainera, Maiatza Naturan izeneko ekimena antolatu du Herriok lehenengoz, orain dela ehun urte Europan lehenengo parke nazionala izendatu zutela aitzakiatzat harturik.

Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude