Gehiegi


2009ko maiatzaren 31n
Katixa Agirre
Iñigo Azkona
Ondo da, Juanjo, utz dezagun euskara bakean. Edo utz gaitzala berak gu bakean. Jakin ezazu ezen, mugaren alde honetan bizi garenok ez dugula zertan kezkatu beharrik. Zapatero presidenteak adierazi duenez hizkuntza erregionalen alde dago, hauek “gehiegikeriatan erortzen ez diren bitartean”. Euskal Herrian Euskaraz bezalako erakunde integristen aurka zaudenez gero, Zapateroren onespena jaso dezake zure euskalduntasunak, dudarik gabe.
 
Integrismoa. Kuriosoa da hitz batzuekin gertatzen dena. Integrismoa entzun eta integritatean edo balore batzuen zaintzean pentsatu beharrean, jendez beteriko merkatu batean beren tripak lehertzeko prest dauden yihadistak etortzen zaizkigu burura. Antzeko gauza gertatzen da erradikala hitzarekin. Gure imajinarioan koktel molotovekin zuzenki lotutako hitza izanik, ez digu berez iradokitzen gauzen erroetara jotzen duen pertsonaren irudia, edo arazoen funtsera ailegatzeko joera.
 
Itsusia da integrista edo erradikala izatea. Susmagarria. Egia esanda, gure gizartean edozer gauza da zilegi, gehiegi ez zaren bitartean. Norbait kritikatu dezakezu, baina jarraian funtsean bere jokaera konprenitzen duzula argituz, denok garelako humanoak. Ezkertiarra izan zaitezke, baina kastrismoa deitoratzen duzula aurretik esanez, jakina. Birziklatzea ondo dago, garapen ereduak edo azpiegitura erraldoi eta modernoak kritikatzeak ordea delinkuentziaren hegian kokatzen zaitu. Gay eta lesbianen –are transexualen!– eskubide berdintasunaren aldekoa izan zaitezke, baina zergatik izan behar dute hain estridente ekainaren 28an?
Ez dugu, ez, karrankarik nahi. Ez dugu behar. Soberan dago.
 
Akaso joera honen alderik mingarriena feminismoaren gehiegikeria salatzen duena da. Hamazortzi edo hogei urteko nire ikasleen artean ere entzun izan dut “ni ez naiz ez feminista ezta matxista ere” bezalako aitorpenak. Horrela erdibide onargarri batean kokatzen direla uste dute, lortu dutela oreka edo harmonia inbidiagarri bat, aurreko belaunaldiek lortu ez dutena. Neskak izan ohi dira horrelako perlak jaurtitzen dituztenak.
 
* * *
 
Eiderrek azaltzen duen ezkerraren urtzea baino larriagoa iruditzen zait beraz feminismoaren urtzea, edo beste hitz batzuekin esanda: postfeminismoaren sorrera eta zabalkundea. Oraindik ez dit inongo ikaslek esan berak “postfeministatzat” duela bere burua. Baina gertatuko da, halako batean, ziur naiz. Hain azkar ari da terminoa zabaltzen, non feminismoaren esparru akademikoetan ere ari diren eztabaidatzen. Akaso hobe da postfeminismoa feminismoaren segida natural gisa kontsideratzea, honen kontrako mugimendua baino.
 
Historia bukatu dela aldarrikatu zuen amerikar-japoniar txiki batek orain dela hogei urte. Modari jarraituz, feminismoaren bukaera ere aldarrikatzen da handik eta hemendik, eta post batekin bataiatu dute garai berria: post-feminismoa.
 
Espainian esaterako, non orain dela berrogei urte emakume batek aita edo senarraren baimena behar zuen bankuan kontu korronte bat zabaltzeko, gaur egun Berdintasun Ministerio bat baldin badaukate eta biharamuneko pilula farmazietan errezetarik gabe salduko bada, nola ez dugu esango ba feminismoak goia jo duela? Nola ez sentitu arrakasta hutsez hil egin dela mugimendu feminista? Nola ez pentsatu, gure mendebalde eredugarri honetan bederen, borroka amaituta dagoela eta kontrakoa esaten duen edozein ahots integrista eta erradikala dela edo larru-jotze on baten beharrean dagoela?

Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude