Nola konektatzen da jende berriarekin?

  • Krisia gainditzen duena biziberrituta ateratzen da, edonork bere larruan frogatutako esperientzia da. Iruñeko Karrikiri euskara elkartea ere horretan ari da. Egoerari adarretatik heldu eta gogoeta Iruñeko euskaldunekin partekatu nahi izan dute. Proiektuak badu ardatz sendorik, badu baliabiderik eta erakargarritasunik. Gainerakoan asmatzea bakarrik falta da.
Karrikiri elkartea
Karrikiri elkartea
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
“Euskaldunen bat behar dugu umea zaintzeko. Galdetuko dugu inguruan, baina beste nonbaiten ere begiratu behar dugu, denbora gainera dator eta mugitu beharra dago”, galdetu zion kazetari honek duela bospasei urte emazteari afal osteko hizketaldian. “Karrikirin begiratu dezakegu eta hortik hasi”. Esan eta egin. Hori moduan, beste zerbitzu batzuk ere baditu Karrikiri euskara elkarteak.

Bada euskaldun kopuru txukunik Iruñean, 15.000 bat euskaldun, Karrikiriko Reyes Iraolari irakurri berri diodanagatik. Amarauna eskas, ordea, eta armiarma lanetan dihardutenak estu, haria nola ehundu asmatu ezinean. Duela 15 urte sortu zen Karrikiri elkartea Iruñean, Euskal Herrian izaten ari zen herrietako euskara elkarteen big-bang emankor haren uhin berantiarretan.

Eta orduko giroaren epelean, Jose Maria Sanchez Carrion Txepetx-en aholkuei jarraiki, “Iruñeko euskal komunitatea trinkotzera” abiatu ziren. Egin beharrekoak egin zituzten: lokala, bazkideak, zerbitzu eskaintzak –itzulpenak, pisukide euskaldunak, lan poltsa...– berri-papera, denda... Emaitzen artean lorpen ugari eskuratu dituzte urte hauek guztietan, baina euskaldunen komunitatea trinkotzetik orduan bezain urrun dira agian.

Krisia

Urtero, irail aldean, elkartea erreferentzia bilakatzen da ehunka gazte eta ez horren gazterentzat. Iruñera doaz bizitzera, eta euskaldunekin partekatu nahiko lukete pisua. Esan diete, entzun dute, irakurri dute Karrikirik baduela pisukide euskaldunen elkargune zerbitzua. Erromesaldiak elkarteak Iruñeko Xabier karrikan duen denda-egoitza du helmuga. Urtero 500 bat pertsona hurbiltzen da erreferentzia bila.

Itzulpen zerbitzua eta denda ibiltaria ere badute, baina erreferentzia nagusiena Xabier karrikako euskal produktuen denda bilakatu da. Hori guztia lanpostu eta erdirekin eta militante talde sendo bezain ekimentsuari esker.

Baina denboraren higaduraz, urritu da taldea, eta daudenak akituago dira. Krisi hotsak aspaldi ari dira gora-beheran Xabier karrikaren ingurumarian, azken bizpahiru urteetan bai bederen. Baina iazko eguberritan egin zuen eztanda. Partaidetza krisiari, ekonomi krisia gehitu zitzaion gainera.

Aholkularien laguntzarekin, zegokion AMIA azterketa egin zuten, ahuleziak, mehatxuak, indarguneak eta aukerak behar bezala aztertuz. Ohikoa ez den bezala, alor ekonomikoa azkar bideratu dute, bai kudeaketa zorroztuz eta baita lokal baten salmentarekin. “Gainera, hasierako inbertsio garaia gainditu ondoren, denda ere hasi da errentagarri izaten –dio Juan Luis Etxaburu Ondarru, elkarteko lehendakariak–. Eta hala ere, aurrera begira ditugun ideiekin, finantzazio handiagoa ere beharko dugu”.

Hausnarketa talde bat ere eratu zen eta focus prozeduraren bidez elkartearen egungo azterketa zorrotza egin da urtearen hasieran. Diagnostikoa ere gogorra izan da: arazorik handiena jende berria erakartzea da. Bada bazkide talde txiki baina trinkoa, bada ideiarik, bada euskaldunik, bada lanik, bada baliabiderik... baina ez da transmisiorako indarrik, erreleborik, gazteagoen segidarik... Edo erakargarritasunik esango luke gupidagabeenak. Edo maltzurrenak.

Hausnarketa gizarteratzeko ordua

AMIA eta focus-ak bideratuta, emaitza eraginkorren bila abiatu zen Karrikiri. Martxoko Karrika aldizkaria ohiko testuez hutsik eta marrazki eta lelo batekin agertu zen: “Zu ere giltzarri”. Dendan eta web gunean ere marrazki eta lelo bera jarri ziren. Publizitate kanpaina eraginkorra izan zen eta euskaldun asko ari zen galdezka ea zer demontre gertatzen zen.
Apirileko zenbakiak eman zuen argia eta kanpainako bozeramaileak, Reyes Iraolak, arazoen nondik norakoak barreiatu zituen ahoan bilorik gabe.

Horra hor beste kontua. Nola eman krisi baten berri? Sakratua da moldea eta mezua, “ez uxatu, erakarri” izango da aholkulariaren mezua. Kontua da orain arte azaldutakoarekin samur uler litekeela gertatzen dena, ez da berria ez euskara elkarteetan ez bestelako gizarte mugimenduetan ere. Bizitza bera da.

Karrikiri sortu zenean, esperantza ugari barreiatu ziren Iruñeko euskaldun askoren artean. Elkarteko batzuk, Bilboko Kafe Antzokiaren gisakoa ere mamitzekotan izan ziren duela hamarren bat urte. Urtero 100 euro jartzen duten 160 bazkide biltzen ditu elkarteak, denda errentagarria da, beharrak nahi bestekoak...

Eta orduan? Azalpen ugari egon litezke: elkartea beraren akats eta ahuldadeak; gizarte mugimenduen ahultzea ekarri duten aldaketa esanguratsuak izan dira azken 15-20 urteotan; epe berean, nabarrismoaren jarrera instituzionala are eta gehiago korapilatu eta okertu da euskarari dagokionez; gizarte mugimenduaren kaltetan eskolari utzi zaio berreuskalduntze prozesuaren ardura...
Seguruenik, horiek eta beste hausnarketa ugari ere aterako dira maiatzaren 23an Iruñeko Joakin Beunza kaleko Euskal Kultur mintegian. Iruñeko euskaldun guztiak daude gonbidatuak bertara eta goiz osoa eskainiko zaio hausnarrari. Karrikirikoek, dena den, argi adierazi dute bertaratuko direnek, pentsatzeaz gain, elkartearekin beste maila bateko konpromisoa hartzea ere nahiko luketela. Garunak estutzea eta lanerako gogoa, beraz, norberak eraman behar ditu, hamarretakoa Karrikiriren kontura.
Eta Zaldiko eta Karrikiri batuz gero?
Zaldiko Maldiko da Iruñeko euskara elkarte zaharrena. San Ferminetako euskaldunen txokoa delako ezagutuko dute euskal herritar askok. Bere egoera ere ez da bere historiako indartsuena eta azken urteotan jardunari buruzko erreflexiorik ere egin izan du. Karrikiri eta Mutikho Alaiak peñarekin batera, aurten ere “Karrika gurea da”egun osoko festa eguna antolatuko dute maiatzaren 31n Udaletxe Plaza, Mercaderes eta Estafeta kalean zehar.

Aurtengoan, gainera, Donibane Lohizuneko Begiraleak elkartekoen laguntza izango dute, eta datorren urtean iruindarrak bisita itzultzekotan dira. Azken urteotan ez da festarik antolatu, eta aurten elkarte biek berearenak eta bi emango dituzte egun horretan giro ederra sortzeko.

Elkarte bien egoitzak Alde Zaharrean dira. Zaldiko Maldikok batez ere kultur ekitaldiak antolatzen ditu, badu elkarte gastronomikoa, bazkideak, bulegoetarako tokia, historia... Karrikirik ere bazkide kopuru esanguratsua du, denda, zerbitzu eskaintzak, aldizkaria eta, garrantzitsuena, antolaketa eta militante talde sendoa.

Badakit talde bakoitzak bere izaera eta historia duela, badakit kanpotik egindako hausnarketa dela, ezjakinaren ausardiaz egindakoa ere izan litekeela, baina galdera berez dator: eta zergatik ez dute bat egiten? Eta badakit, ondo jakin ere, euskaldun askoren pozgarri litzatekeela eta abagune berri bati ekiteko aukera ere bai.

Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Eguneraketa berriak daude