Euskara eta masokismoa


2009ko maiatzaren 24an
Juanjo Olasagarra
Judit Fernandez
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Harrigarria bainoago etsigarria, Katixa, aipatzen duzun aqua spinning euskaldun horrena, ez musikagatik baizik eta basque nostalgia musika bakarrik entzun behar horrengatik. Beharbada, niretako euskararekiko harremana, beste zenbaitendako aparteko egoera izan dena, normala izan delako (etxetik dakit, Arbizun 80 hamarkadan hiru erdaldun baino ez zeuden, karrera euskaraz egin nuenez Euskal Herri guztiko euskaldunak ezagutu eta lagun egin nituen) ez ditut gehiegi ulertu Euskal Herrian Euskaraz bezalako taldeak; integrista (barkatu) xamarrak iruditu zaizkit beti (nire iragana oraingo presupuesto ideologikoen arabera eraikitzen hasi naizeneko edadera ailegatzen ari naizela uste dut. Malo!). Horregatik ez dut gehiegi ulertzen jendea zaletasunetara euskaragatik apuntatzea, hori baldin bada aipatzen duzun kasua, Katixa.
 
Eta bidenabarrean bada ere, Eider, Lopez aipatzen zenuenez, kezkagarria iruditzen zait PSEkoek euskarazko murgiltzeari buruz –adituen aholkuei kasu egin gabe, noski– duten iritzia, bi hizkuntzetan hezteko eskubidea, elebitasuna, bi hizkuntzek tratamendu bera izan behar dutela eta matraka hori guztia. Ildo horretatik kezkagarria Basagoitik Nafarroa Foralera egindako bisita hezkuntza legalitate konstituzionaletara lerratuko dela agintzera etorria.
 
Hala ere, euskaldunok euskararekin dugun harremana aztertu eta aldatu egin beharko genukeela (horrela hitz egin badaiteke: euskaldunok?, harremana?) bururatu zitzaidan duela gutxi. Apirilaren 21ean zen eta Liburuaren Eguna aitzakia, Aingeru Epaltzaren lanak irakurri genituen ikasle, irakasle eta gonbidatuek egun osoan zehar Biurdana institutuan. Ekitaldiaren ondoren hainbat bazkaltzera joan ginen. Irakasle eta hainbat arlotako gonbidatuak ari ziren nire inguruan euskararen egoerari buruz solasean: zeinen gutxi erabiltzen duten gure ikasleek, zeinen gaizki dagoen euskararen egoera, zeinen gaizki tratatzen gaituen Nafarroako Gobernuak. Egiak, batzuk, ez horrenbeste, besteak. Betikoa, nahi baduzue.
 
Harritu ninduena, ordea, gure artean ezarri zen halako plazerezko anaitasuna izan zen, bai baitzirudien egoera txarraz mintzatzen bainoago, zerbaitez elkarrekin gozatzen ari gineneko konspiratzaile taldea ginela. Euskara fetitxea bilakatu zitzaigun –zaigu?– eta denok ere elkarrizketa hartatik plazer soberakinarekin gozatzen ari ginen, gure desio inkontzienteei, zigor nazazu aitatxo, eta horrela zure maitasuna lortuko dut, bidea ematen.
 
Ikasketez psikologoa banaiz ere, ez dut gehiegi maite izan psikologia, alde batera, edo gutxienez bigarren mailako azalpenen esku, uzten zuelako emakume –eta homosexual– subjektuen sorrera. Azken boladan, ordea, gero eta zaletuago nabil. Freudek dio ume zigortu bakarra izateko fantasiari uko egiten diola umeak horrela beste ume zigortu horrekin anaia-(arreba) izateko eta aitaren autoritatearen kontra altxatzen saiatzeko. Argi zegoen, taldean ari ginen gozatzen denok ere aitaren kontrako konspirazioa ezin presaturik. Zein genuen aita? Gaztelera kasu horretan, edo nahi baduzue gazteleraren egoera indartsu eta distiratsua.
Psikoanalisiak terapia eta kontzientzia proposatzen ditu sendatzeko. Hizkuntz politika sendoak eta sindromea daukagula jakinda gozatzea, alegia. Eta barkatu berriz ere euskararen egoeraz mintzatzeagatik.

Azkenak
11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Eguneraketa berriak daude