Hernaniko Kulturola


2009ko maiatzaren 17an
Joxe Mari Auzmendi
Dani Blanco
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Irudikatzen al duzu irakurle, zure herrian edo auzoan, kultura euskaraz garatuko lukeen gune fisikoa, sormenerako leku izango litzatekeena, kudeaketa parte-hartzailea izan eta prozesu osoa modu hezitzailean bideratuko lukeena?
 
Amestea ederra da, ezta? Amets hori, gainera, esna dagoen jendearena bada, utopia dela esan liteke. Eta, utopia herritarrek berea egiten badute egingarri izan litekeela ez al zaizu iruditzen?
 
Hernaniko talde batek abian jarri zuen duela bi urte eta erdi halako ideietan oinarritutako prozesua. Denbora horretan, lau aldiz elkartu da herriko elkarteekin –euskara, kultura eta heziketa elkarteekin–. Haiek esandakoa jaso, taldean eztabaidatu, egitasmoari forma berria eman eta berriro partekatzera joan dira haiekin. Horrez gain, herriko alderdi guztiei asmoa aurkeztu diete, eta prozesuan parte hartzera gonbidatu dituzte.
 
Nik neuk, hezkuntza esparrukoa izanik, arlo horri buruz adierazitakoari jarri diot arreta, bereziki. Halakoak agertzen dira taldearen idatzietan:
 
- Aukera eman behar du taldeek euren formaziorako jarduerak egiteko: tailerrak, ikastaroak…
 
- Herritarrak hainbat arlotara hurbiltzeko eta probak egiteko balio behar du: tailerrak, hitzaldiak, ikastaroak, erakusketak, topaketak…
 
- Baina, ez hori soilik, zenbait diziplinatan ari diren taldeen topaleku ere izan nahi du, taldeek eta pertsonek elkarrekin gauzak egiteko, esperimentatzeko, elkarlana bultzatzeko…
 
-Baina ez diziplinen artekoa soilik, baita herrian, gaur egun, elkarrekin bizi garen kulturen eta hizkuntzen artekoa ere, horrela, elkar aberastuz.
 
- Eta kudeaketa bera ere, arlo hezitzaile horretan kokatu beharko genuke, eta heziketa ildoak kudeaketarekin arlo guztietan eragin beharko luke:
 
1) Izaera juridikoa finkatzerakoan: Udala –herritarren ordezkariak– eta herritarrak elkarlanean aritzea erraztuko duen izaera juridikoa. Udal taldearen edo Kulturolaren zuzendaritzaren aldaketek ez lukete baldintzatu behar gunearen biziraupena eta bi aldeen arteko elkarlana.
 
2) Barne araudia gauzatzerakoan: partaide guztien artean proposatua, eztabaidatua eta adostua.
 
3) Parte-hartzea garatzeko moduan eta metodologian:
 
a) Errespetuan edota berdintasunean oinarritua.
 
b) Burujabetzan edota autonomia osoan egindako prozesuan finkatua.
 
c) Ardura eta erantzukizunean eraikia.
 
Ezin da jakin herritar guztiena izan nahi duen Kulturolaren egitasmoa zer neurritan gauzatuko den. Hala ere, halako prozesu hezitzailean aritzen den edonorentzat aberatsa izango dela, ziur egon gaitezke.

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude