Lehengo utopien ostean

  • Beñat Sarasola ::Alea

    Susa

    Orrialdeak ::120

    prezioa ::14€

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Dadaistek hala zioten: “Ez dut gura jakin ere egin, ni baino lehenago inor egon den”. Sarasolak lehen aldiz ariko balitz bezala idatzi du Alea. Baina, bestalde, Laboari dedikatzen dio poema ia ezinezko bat, eta liburuak poesia erabatekotik narratibora egiten du apurka-apurka, eta enumerazio zoroetatik hezur-haragizko istorioetara. Nola definitu beraz liburu ez hain abangoardista hau, dena idatzia badago jadanik, abangoardia atzean geratu bada?

Aforistikoa, etenez betea, pitin bat egunerokoa, apur bat collagea, sano konplexua, Aleak jendez beteriko kaleen usaina dakar, milaka pertsonen presa, hiriaren bakardade zaratatsua… Eta marko postmoderno horretan arrapaladan datoz pentsamenduak, ez du astirik ematen analisirako, helburua ez da subjektua, baizik eta objektuaren deskripzioa egitea: gaur egungo bizitza eta patroirik eza. Donostiarrak, bere azken aldiko Bartzelona erraldoi eta aberatsa deskribatzeko, literaturaren mugak zeharkatu behar direla ikusi du. Emaitza interesgarria da. Irakurtzeko gogorra baina ulertzeko erraza. Ez dago zertan ezer ulertu. Erritmoa liburuak berak markatzen du, hiriak markatzen duen bezala hiritarren erritmoa.

Irakurleari protagonismo handia ematen dion liburua da, halabeharrez, honakoa. Modu eskuzabalean irakurri behar da, eta idazlearen ahalegina onartu, hizkera aldrebes eta zurrunbilotsuan sartuz. Pentsamenduak gorde ezin dezakeen bizitzaren oihartzuna da Sarasolak, gordin, paperera ekarri duena. Poema-bakarrizketa hauek erregistro berezi bat dira, joko bat. Errealitatea beste modu batera azaldu ezin, eta Sarasolak absurdotu egiten du poesia. Debate hori –poesiaren doitasunarena, tradizio eta modernitatearena– zabalik dago XX. mendeko bigarren hamarkadatik, eta ez da oraindik itxi. Eta Sarasolak eztabaida errekuperatu du, zabaldu egin nahi du hausnarketa. Poesia, azken finean, ez da bakarrik emozio-egoera. Pentsaketa ere bada. Eta aurrera egingo badu, arakatu egin behar dira konbentzioak. Sortzaile erromantikoen figura dudan jartzeko irakurketa gomendagarria, inondik ere. Ze Sarasola ez da poeta batere erromantikoa. Alea ez da batere intuitiboa. Alea da, kasik, metahizkuntza. Poeta-kritikariaren hoztasunarekin landua, orainetik idatzia, post-utopikoa eta serioa bezain ironikoa, liburu hau garaiko produktua da duda barik.

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Eguneraketa berriak daude