Joan den asteburuan AHT Geldituk deitutako manifestazioa egin da Iruñean, AHT eraikitzearen kontra eta Euskal Herrian beharrezkoak diren azpiegituren inguruko eztabaida sozial baten alde. Manifestazio hori herri ekimen oso originalaren ondotik etorri da. Ekimenak balio izan du mahai gainean jartzeko AHT eraikitzeak ekarriko dituen kopuru ekonomiko handiak. AHT Geldituren eskutik Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako postontzietan gutun-dokumentua banatu dute, ustez Eusko Jaurlaritzak bidalitakoa. Gutun horrek, koordinadorak idatzia, zergadun bakoitzarentzat AHTren obrek zer kostu izango duten azaltzen du. Zehazki, 4.895 euro lagun bakoitzeko. Koordinadorak ziurtatu zuen nafar bakoitzari AHT 4.750 euro kostako litzaiokeela.
Edozein izanda ere batzuen eta besteen balorazioa, herri koordinadoraren ekimena ez da inorentzat oharkabean pasa. Eta, agian, bere ikuspuntua ezagutarazteko marketin eta propagandarako aktiborik hoberena izan da. Gasteizko Gobernuak eta alderdi politiko gehienek, berriz ere beren nagusikeria eta inkoherentzia erakutsi dute herri kontsultarekiko. Erantzun bakarra, antzeko kasuetan bezala, errepresiboa izan da: herri ekimena judizialki salatzea. Inolaz ere ez die kontra egin koordinadorak AHTren proiektuari atxiki dizkion kopuru ekonomikoei eta batzuei ekarriko dizkien etekinei. AHT Geldituk adierazitako zifra handi horiek benetakoak dira edo ez? Herri ekimena epaitegian salatzea beren eskubidea da.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!