Umoreak eta zirko-jokoek bat egingo dute Arrigorriagan

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Mamacrea konpainiak Lonbo aretoan eskainiko duen ¿Se puede? ikuskizunak irekiko du Arrigorriagako (Bizkaia) Clown eta Pailazoen Nazioarteko Jaialdia, hilaren 7an. Kiroldegian izango dira beste emanaldi batzuk, eta herriko kaleak ere clown, pailazo, malabarista, trapezista eta gainerako artisten abilidadeen lekuko bihurtuko dira. Kaleko egitaraua Sara Alvarez gasteiztarraren eta Diego Bruzzone argentinarraren Circocirto konpainiak (argazkian) irekiko du, hilaren 8an. Jaialdia 10era arte luzatuko da, eta Bizkaiko beste herri batzuk ere bisitatuko ditu, tartean Sondika, Bermeo, Markina-Xemein eta Derio.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.