Bergarako Mississipira heltzen diren soinuak xurgatzen

  • Mahaster River ::Nahasterrekan

    autoekoizpena

    iraupena ::48´14´´

    prezioa ::10€

Bergarako hirukote honek bigarren lana dauka kalean; honako hau euren kabuz argitaratua. Bateria gabeko taldea delako egin zen ezaguna, baina baditu bestelako berezitasunak: esaterako, oso talde gutxi dira abestiei halako tratamendua ematen dietenak eta estiloz hain irekiak direnak. Iraganeko flamenko kutsua alboratu badute ere, hor daude oraindik bluesa eta rocka; eta horiei jazza, surfa, folk zelta eta bestelako koloreak gehitu dizkiete. Are gehiago, disko honetan kolaboratzaile asko izan dituzte: teklatuak, saxoa, biolina... Abiapuntua akustikoa bada ere, kantuek garapen handia dute eta igartzen da musikariek asko gozatzen dutela. Emaitza ere dotorea da, eta soinua lortzerakoan, oraingoan ere, Martxel Arkarazoren laguntza izan dute. Euskarazko eta ingelesezko hitzetan eguneroko kontuak.
Unai Azkarate - Mahaster River
"Rock edo blues abesti on batek egilearen hizkuntzan idatzia egon behar duela uste dugu"

“Gaztetako ametsak egia bihurtu dira”?


Musikan murgildu ahala dauzkazu ametsak, eta pixkanaka betetzen goaz. Hasieran lagunentzat jotzea zen, aurrerago herritik irtetea, ondoren zure kantuekin disko bat grabatu eta ekoiztea… Horiek bete ditugu, baina beste horrenbeste sortuz doaz eta ilusio hori dugun bitartean jarraituko dugu musika egiten.

“Sormena lantzea” da erokeriaren aurrean orekari eusteko modua?


Egunerokotasunari aurre egiteko modu bat da guretzat. Laster hamabost urte beteko dira gitarra jotzen hasi nintzenetik eta abesti berriak sortzea momentu batzuetan obsesioa da.

Zer dela-eta ingelesarekiko zaletasun hori?


Entzuten dugun 60, 70 eta 80. hamarkadetako blues, rock eta soula ingelesez da, baina, hala ere, gehienetan euskaraz abesten dugu: rock edo blues abesti on batek egilearen hizkuntzan idatzia egon behar duela uste dugu.

Rollo folk kantuagatik eta estilo irekieragatik, laster zuen diskoetan “Munduko musikak” etiketa jarri beharko duzue... Asko inprobisatzen duzue?


Nahasterrekan izena jartzearen arrazoietako bat gure kantuen estilo eta joera irekia da. Estilo nahasketa frikia egiten dugu: folk, soul edo funky, baina gehienetan nahiko rockero. Estudioan estruktura finkoa izaten dute, baina zuzenekoak izaten dira inprobisaziorako lekua, giroaren arabera.

Instrumentuen sonoritatea gero eta gehiago lantzen duzue. Badirudi instrumentuekin gero eta gehiago gozatzen duzuela. Hala da?


Sonoritatea baldintzatzen duten faktore ugari daude: gitarra ezberdinak, anplifikadore ezberdinak, efektuak… Disko honek oinarri akustiko sendoa izateaz gain, horrelako sonoritate-aberastasun handia duela esan daiteke, kantu bakoitzak eskatzen zuen soinua topatzeko ahaleginak egin ditugu eta. Eta bai, geroz eta gehiago gozatzen dugu estudioak eskaintzen dituen baliabideez.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude