Musika


2009ko maiatzaren 10ean
Katixa Agirre
Iñigo Azkona
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Txikitan opera-zuzendaria izan nahi nuen (lanaldi erdian, ze beste erdian detektibe pribatu gisa egin nahi nuen lan). Hamaika urtez pianoa ikasten ibili nintzen. Hiruzpalau urtez, kantua. Nire ibilbideari ukitu folk bat gehitzeko, panderoa jotzen ere ikasi nuen.
 
Orain iPod baten jabe izatearekin konformatzen naiz. Belarrietan daramat autobusez bidaiatzen dudanean –egunero–, eta aitor dut askotan inguruko zalaparta –esan nahi baita: ingurukoen elkarrizketa txepelak– estaltzeko baino ez dudala erabiltzen. Ez dakit nola definitu daitekeen beraz musikarekiko nire harremana. Dakidan gauza bakarra da ez naizela bakarra.
 
Gaur bertan emakume beltz lirain bat ikusi dut Deustutik pasieran. Atso konkortu bat zeraman besotik zintzilik. 0,2 kilometro orduko abiadura kalkulatu diet. Albotik pasa natzaienean emakume beltzak aurikularrak zeramatzala ikusi dut, ezpainak ere apal mugitzen zituen, kanta jarraituz. Amona paseatzeko kontratatu zutenean ez zioten isolamendu mota hori gaitzetsi, antza denez.
 
Batzuetan, egia esan, kontrakorako balio du musikak. Isolatzeko baino gehiago, jendez inguratuta gaudela gogorarazteko. Adibidez, igerilekuan. Nire bizimodu sedentarioa zuritzeko modua dut igeri egitea. Piszina erdia libreki igeri egin nahi dugunontzat dago erreserbatuta. Beste aldean ikastaroak burutzen dira: aqua spinning eta horrelakoak. Antza denez, musika burrunbatsuarekin batera aurrera eraman beharreko ikastaroak. Eta areto osoa betetzen da Shakiraz, Carlos Bautez eta Malúz.
 
Bolumenak desesperatzen nau. Ur azpian bakarrik lortzen dut bakea, baina urpekaritzan ez naiz iaioa, eta berehala atera behar dut burua, arnasa hartu eta Rihanna entzun. Belarrietarako tapoiek ere ezer gutxirako balio dute. Aqua spinningean dihardutenei ez ei zaie axola. Niri bai. Millonarioa izateko gogoa pizten du, etxean igerileku estali bat izateko, eta bertan, uraren plisti-plasta baino ez.
 
Baina musika ez da beti dantzalekukoa. Badago euskaraz eskainitako igeriketa ikastaro bat. Taldea emakumez bakarrik osatuta dago. Aldageletan entzun ditudan elkarrizketengatik, maistrak dira guztiak. Eta haiek ez dituzte El Canto del Loco edo Kate Ryan agoantatu behar. Haientzat Basque Nostalgiako diskoa prestatu dute igerilekuko monitoreek: Lau Teilatu, Xalbadorren heriotza, Ihesa zilegi balitz… Aukeran, nik ere Mikel Laboa nahiago, horregatik euskal ikastaroaren ordutegia gogoratu eta ordu horietan hurbiltzen saiatzen naiz. Lasaiago egiten dut igeri, baina aldi berean ezinegona eragiten dit euskal taldearen ezaugarri bereizgarriak. Erdarazko taldeei gaur egungo kopa-tabernetan entzuteko moduko musika dagokie, musika alaia eta festa girokoa, mugitzera gonbidatzen duena. Euskarazkoari berriz betiko euskal kantutegiko doinurik solemneenak, malenkoniatsuenak, kirola egiteko gogorik pizten ez dutenak. Zergatik?
 
* * *
 
Askotan pentsatu dut blogean atal berri bat zabaldu behar dudala. Igerilekuko Aldageletan Entzundako Elkarrizketak izena jarriko nioke. Sekulakoak entzuten baitira, iPoda edo igerilekuko musika faltan botatzeko moduko gauzak. Aurrekoan, bi emakume, mitxelinei buruz hizketan. Batak: “Ba nirekin ez dago modurik, ez dut kilo bat ere irabazten. Estresagatik da, ama ospitalean daukat, bakarrik nago bi umeekin, lanean ere sekulako gatazkak ditut... estresak jaten dizkit kaloria guztiak”. Eta besteak: “Zelako inbidia, neska...” Atal txukuna osatu dezaket, ziur nago.

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude