Antiheroiaren noise, post-hardcore eta rockaren antidotoa

  • Okermen ::Zuzena ukatzen

    autoekoizpena

    iraupena ::30´06´´

Oker ibiliko ginateke Iruñea aldeko talde honen existentziak harritu gaituela onartuko ez bagenu. Taldearen izenak eta berorrek luzatzen duen mezu apal, baina aldi berean probokatzaile eta nihilistak deitu du gehien gure arreta. Okerman antiheroia da, gauza asko kolokan jarri nahi dituena eta egunerokotasunean oinarritutako hitz azidoek hala erakusten dute. Musikari dagokionez, hanka bat post-hardcorean dutela esango genuke: tarteka Dut gogora ekartzen digu eta giro batzuetan Lisabö-rekin ustezko ahaidetasuna antzeman daiteke; hala ere, Anariren intentsitatea zein Kuraiaren rock garrak ere ateratzeko gai dira. Euskaraz abesten dute, eta salbuespen bakarra da AHTren proiektuari gazteleraz idatzi dioten garrasia. A, Zea Mayseko Aiorak eta Inoren Ero Ni taldeko Okenek ere esku hartu dute.
Okerman
«Dudaren militanteak gara, ez dugu uste zuzentasun objektiborik existitzen denik»

“Demokrazia jasangarria”. Gustatu zait esamoldea...


Bizi dugun gizarte-ekonomia eredua ez da jasangarria, oihaneko lege zaharra –ahula hil dadila, indartsuena bizi– kutsu sozialdun mozorroz saltzen da. Ahula babestea, eta era berean gizabanakoen arteko konpetentzia, ezinezko oreka bihurtzen dira. Sozialdemokrazia saltzen da orekaren sustatzaile.

“Ez dauka grazia, baina bai farmazia”. Antiheroiak asko drogatzen dira?


Antiheroiak biziki sentiberak dira, eta gaur egun sentiberatasun emozionala ahuleziatzat har daiteke konpetentzia basatiak zuzentzen duenean. Sentiberatasun hori zikiratu ezean, ingurua goxatzea besterik ez da geratzen, bakoitzak ahal duen moduan…

Zuzena existitzen al da?


Guk gure burua “duda”-ren militantetzat dugun partetik, ez dugu uste zuzentasun objektiborik existitzen denik. Autoerrebisio etengabe batera bultzatzen zaitu.

Zergatik desertuko irudiak? Han ezer ez da perfektua/zuzena?


Egunerokoan mila bionboren atzean bizi gara. Desertuan bakarrik zaude, eta bakarrik zaudenean ez dago ez aitzakiarik, ez gezurren beharrik. Zu eta zure buruaren arteko bakarrizketan aurki zenezake zarenaren funtsa. Ezin beti bakarrik egon, baina noizean behin osasuntsua izan daiteke.

Okerman “ez da inoren zain” egon, lan hau grabatu eta kaleratzeko? Anti-todo-a da?


Anti-todo-a baino, guretzat antidotoa da (kar, kar, kar); gure barne korapiloen lasaitzea eta gure desioen egiaztatzea. Gustatzen ez zaizkigun makina bat gauza egiten baditugu, gustatzen zaigunari intentzio berezia jarri beharko zaio, ez?

Kantu gehienek malenkonia kutsua daukate. Triste da Okerman?


Batzuetan bai, baina ez beti. Energia handiko tipoa da, zer ez duen nahi badakiena, eta nahi duena etengabe bilatzen duena. Nahiz eta horrek etsipen handia ekarri batzuetan, une gozoek distira berezia dute kostatakoak eta sentituak direnean.

Azkenak
2024-09-22 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 2.eguna
Ondo kiribilduta


Sail Ofiziala. 2.eguna
Mus jarraituan

Bai, aste honetan Chill Mafiak agur esan du eta zer eta musean jokatzen. Mus Corrido kantuan, metaforak hegan. Hordago batzuk bai bota dituela taldeak iraundako hiru urteotan. Jaso gabeko enbidorik geratuko zen bidean,  jakina, baina momentuz, nahiko; jaso... [+]


2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona

Urduritasunaren alarmak mugikorrekoak baino ordubete lehenago jota hasi da niretzat Donostiako 72. Zinemaldia, edo halabeharrak edo oparitu didan rol honetan. Goiz gosaldu eta akreditazioaren bila joan ostean, Victoria Eugenia antzokira hurbildu naiz 9:00etarako saiora, Emilia... [+]


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-20 | Sustatu
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


Eguneraketa berriak daude