Onena baño obea!

  • Gaur egun publizitatea leku guztietan dago eta dena da publizitatea. Baina duela 90 urte publizitatea ez zegoen euskararen munduan, ezta euskara publizitatearen munduan ere. Zenbait iragarlek Zeruko Argian iragarkia ipintzeak merezi zuela erabaki zuten arte.
Lourdes Iriondo eta Xabier Lete, Euskadiko Kutxako iragarkian (1977)
“Iragarkiok Argian argitaratuko baziren, norbaitek erabakia hartu behar zuen aurrez, eta ez erabaki erraza. Aldizkariak berak ere egingo zuen berea, baina nik hemen iragarleak aipatu nahi nituzke, eta goraipatu, aurren-aurrena. Zerk bultzatu ote zituen hemen ageri diren iragarleok euskarazko iragarkiak egin eta argitaratzera? Euskaltzaletasun hutsak, ala euskara erabiltzearen abantaila komertzialek?”. Hitzok Joxerra Garziak idatzi zituen, Lander Garroren Ez merkeenak! Bai onenak! liburuaren aurkibidean (Alberdania, 2006).

Gerraurreko Zeruko Argian publizitateak ez zuen toki handirik otoitzen misiotako berrien artean. Eta, nola ez, iragarki urriek erlijioarekin zerikusia zuten: Juan Romeu Volta’ren semiak “artillezko eunak” saltzen zituen “erlijiosoentzat”, eta Kintin Ruiz de Gaunaren semeak “luzera aundiko eliz-argizariak”. Baina, tarteka, baziren bestelakoak ere: “Aspaime garatxek” eztula kentzen zuten berehala eta “Libreria Begoña”k euskarazko azken liburuak zituen salgai, biak 30eko hamarkadan.

60ko hamarkadan, iragarleek bazekiten nonbait astekaria baserritar askok irakurtzen zutela. Hala, Funcor (“benetako baserritarrak bear dituzten makiñak”) Fanderia pentsuak (“Ez merkenak, bai onenak!) edo Solo atxurra (“amar gizonek aiña lan egin dezake”) iragarri ziren, besteak beste. Iragarki freskagarriagoak ere baziren, hala nola Coca-Colarena (“Coca-cola sendikoa ¡Oraindik askoz merkeagoa!”) edo Kas etxearena (“Euskal Herriko edari hotzak, munduan zehar ospetsuak”). Eta teknologia berrientzat ere bazen tokia: Iberia hozkailua, ezinezkoa badirudi ere, “onena baño obea” zen eta Pyramid “telebista-ontzia” eros zenezakeen 13.946 pezetatan, “bikaiña... bikaiñetan bada; iduri ta soiñu jatorra; Prantzia’ko telebistarako egokia; konponketak egiteko etxeak ditu gizon ikasiak”.

Euskarak publizitate genero berezia garatzeko aukera ederra esiantzen zuen: bertso-iragarkia. Aurreko orrialdean horietako bat ipini dugu, eta hona beste adibide eder bat: “Edan zazu, Insalus! Gorputza ondo eztagonean / eztago barren girorik, / sendagai ona eskutan dezu; / etzazu galdu denborik! / Bein artzen dunak eztu izaten / berriz uzteko gogorik, / mairako urik ezpaita sortu / Insalus bezelakorik!”. Kanpoko enpresek ere ez zioten uko egin errimari: “Eguberritako txanpaña... Freixenet alajaña!”.

Franco hil ondoren, estetika eta mezu errebindikatiboek saltzeko balio zutela pentsatu zuen zenbaitek –ikus Eroskiren iragarkia, aurreko orrialdean–, eta beste batzuek janzkera ere garai berrietara egokitu behar zela uste zuten: “Auzmendi, gizon jazkiak neurri-neurrian. ‘Txaketaz aldatzeko’ erarik dotoreena”.

Joxerra Garziak esan bezala, aldizkariak berea egin du, urte hauetan guztietan ahalegin handia egin du publizitatea biltzeko. Baina guk ere iragarleak aipatu nahi izan ditugu. Eta goraipatu.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude