Izenak


2009ko apirilaren 12an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Luis Peña Gantxegi arkitekto oñatiarra hil zen pasa den ostegunean, Donostiako etxean, gaixotasun baten ondorioz. Euskal Herriko arkitekturaren eta kulturaren figurarik garrantzitsuenetakoa, hainbat proiektutan Eduardo Chillidarekin batera aritu da lanean, Donostiako Haizearen Orrazian (1977an) eta Gasteizko Foruen Plazan (1982an), adibidez.

 

Hayo Freitag zinemagile alemaniarraren Die Drei Räuber filmak irabazi du Animabasauri jaialdiko Film Luze Onenaren Saria. Film laburren atalean, bestalde, Jérémy Clapin frantziarraren Skhizein filma izan da nagusi, eta DVD formatuko film laburrei zuzendutako Karratu saria El empleo argentinarrak jaso du. Bestalde, Zapatilla Films taldearen Killer Kipula lanak irabazi du Huhezinemak antolatutako bigarren film labur eta dokumentalen jaialdia.

 
 

Ipar Uribeko taldeak irabazi du Bertsolari Gazteen BBK Sariketa, Lea Artibairi finalean irabazita. Ipar Uribek bosgarrenez irabazi du txapelketa.

 

Clemente Bernad argazkilari iruindarrak 50 argazki zintzilikatu ditu Barañaingo Kultur Etxean. Aranzadi Elkarteko kideekin, hiru urtez, 36ko gerrako biktimen gorpuak lurretik ateratzeko lanetan argazkiak atera ditu.

 
 

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.