Gipuzkoan polizia sortu zenekoa

  • David Zapirain Karrika ::Gizarte kontrolaren aldaketak. Poliziaren sorrera Gipuzkoan, 1688-1808

    Deustuko Unibertsitatea

    Orrialdeak ::371

    prezioa ::18€

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
David Zapirain Karrikak (Trintxerpe, 1968) 2007. urtean aurkeztu zuen doktorego tesia. Haren izenburua, honakoa: Mikeleteak eta bidelapurrak. Gizarte kontrolaren aldaketak Gipuzkoa tradizionalean 1688-1808. Orain, Deustuko Unibertsitateak tesiaren egokitzapen hau argitaratu du, Gipuzkoan polizia sortu zen garaira garamatzana. Gizarte kontrolaren aldaketak. Poliziaren sorrera Gipuzkoan, 1688-1808 liburuak gizarte kontrolerako hedatu diren erakundeen bilakaera historikoa aztertu nahi du. Eta bilakaera horren abiapuntuan gizarte kontrola nolabaiteko ongizatearekin lotzen zen unea jarri du; hortik abiatuta probintzian aurreneko polizia sortu arterainoko bidaia eskaintzen du liburuak.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude