David Zapirain Karrikak (Trintxerpe, 1968) 2007. urtean aurkeztu zuen doktorego tesia. Haren izenburua, honakoa: Mikeleteak eta bidelapurrak. Gizarte kontrolaren aldaketak Gipuzkoa tradizionalean 1688-1808. Orain, Deustuko Unibertsitateak tesiaren egokitzapen hau argitaratu du, Gipuzkoan polizia sortu zen garaira garamatzana. Gizarte kontrolaren aldaketak. Poliziaren sorrera Gipuzkoan, 1688-1808 liburuak gizarte kontrolerako hedatu diren erakundeen bilakaera historikoa aztertu nahi du. Eta bilakaera horren abiapuntuan gizarte kontrola nolabaiteko ongizatearekin lotzen zen unea jarri du; hortik abiatuta probintzian aurreneko polizia sortu arterainoko bidaia eskaintzen du liburuak.