Independentzia eta burujabetza

Urtzi Urrutikoetxea
Iñigo Azkona
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Iazkoa errepikatzeko asmorik gabe, baina urtebeteren buruan ikuspegiak zertan diren jakiteko asmoz joan naiz aurten ere Kosovoko independentzia aldarrikapenaren egunera. Free lance kazetariak ondo egin behar izaten ditu kalkuluak, etxera sekulako zuloarekin itzuliko ez bada, baina 2008an ondo nekien Kosovok merezi zuela, ekonomikoki kale egin arren. Batek daki beste independentzia egunen bat bizi duzun, motel!
 
Hurrengoak, egotekotan, Eskozia edo Groenlandia edo Feroe uharteak izan litezke, hau da, metropoliaren errepresio handirik gabe aska daitezkeen herrialdeak, hala erabakiz gero. Kosovon baina, erabateko askapen eguna zirudien independentziak. Goiko adibideen eta Balkanetakoaren artean dagoen ezberdintasuna da, lehenek estatu burujabea osatzeko grina daukatela, XXI. Mendean posible den soberania mota. Kosovon baina, independentzia zen lehendabiziko helburua, hau da, Serbiarekiko dependentzia betiko etetea, Serbiatik bereiztea. Ehuneko 90 diren albaniarren ametsa, gaur egun ezinezko dela jakinagatik, Albaniarekin bat egitea da, inoiz ez zuten Kosovoko Estatuan, bandera edo, are gutxiago, “kosovoar” naziotasunean pentsatu. Uda honetan argiago ikusi dugu: osetiarrek independentzia nahi zuten, Georgiatik bereizteko soilik, inola ere ez estatua eratzeko, iparraldeko osetiarrekin, eta beraz Errusiarekin bat egiteko urratsa zaie soilik independentzia.
 
Vetevendosje (autodeterminazioa) mugimenduko gazteak independentzia honen aurka mintzatu dira. Hedabide askotan ultranazionalista deitu diete, funtsean jarrera antikolonialista sakona daukatelako: mendebaldetik ezarritako independentzia eredua barik, Kosovoko biztanleek eurek onartutakoa aldarrikatzen dute. “Independentzia lortu dugu, baina burujabetzarik ez, mendebaldeak erabakitzen du hemen zer egin, eta Kosovoko gobernua da horren berri duen azkena” esan zidan Albin Kurti Vetevendosjeko buruak.
 
Horixe errealitatea Kosovon. Sarraskia sufritu zuten, munduko boteretsuenekin ondo jokatu dituzte kartak (Irakeko kurduek ere bai, eta burujabetza puntu bat bai, baina independentzia erabat baztertu dute, geopolitikak eragozten die), eta halere, Estatu herren bateko herritar dira. 57 herrialdek onartu dituzte, hau da, 130ek baino gehiagok ez dituzte onartu, tartean, Espainiak. Mendebaldeko Europan Serbian daukan lagun onena bihurtu da. Eta Kosovoko albaniarren euskaldunokiko sinpatia da iaztik hona nabaritu dudana, Espainiak ez onartzea “gure erruz” dela jakin arren.

Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude