Gasteiz tropikala


2009ko apirilaren 05ean
Katixa Agirre
Iñigo Azkona
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Ez nau harritzen Hernaniko tabernetako musikak ezta zure ikasleen ihardespenak ere, Juanjo. Beñat Sarasolak 2007an argitaratutako bere lehenengo poema liburuan taxuz finkatu zuen “gure belaunaldiaren” erretratu gazi-gozoa.
 
Gure belaunaldiak ez duela deus balio dio Sarasolak, eta gero jarraitzen du: “Gure gurasoek ulertu egin nahi izan gaituzte, eurek lotutako txirriak erre ditugu, gure alde jarri, gure bandora pasa dira”. Beñat ni baino urte batzuk gazteagoa bada ere, belaunaldi horrekiko nire atxikimendua aitortu beharra daukat, ezinbestean. Duda daukat ordea: ez dakit gurasoak nire bandora pasa ote ziren, edo ni gerturatu ote nintzen beren bandora. Gogoan daukat adibidez, aitak eraman ninduela Hertzainak-ek emandako azken kontzertura, Anoetako belodromoan. Horrekin dena esanda dagoela uste dut.
 
Dena den, La Polla Records-i buruz ari ginen, eta aipamen horrek leku berera eramaten nau, gurasoen bitartez ezagutu bainuen Evaristoren taldea. Etxean diskografia osoa genuen, eta ni zaletu nintzen garaian (90ko hamarkadaren erdialdean izango zen) diskoak plazaratzen jarraitzen bazuten ere (“La Polla” izen hutsarekin artean, “Records” hori epaiketa baten bitartez galdu baitzuten) nik gustorago entzuten nituen estraineko diskoak, Salve eta No somos nada batez ere.
 
Niretzat disko horiek nostalgia objektuak ziren, zentzu posmoderno petoan, baina garai hartan oso lasai bizi nintzen postmodernitatearen berririk izan gabe.
 
La Polla-ren diskoek beste garai bateko sentsazioak eta giroak bizitzeko eta dastatzeko aukera eskaintzen zidaten. Garai eta giro, nola esan, loriatsuago bat: 80ko hamarkadaren hasiera. Gasteizek garai loriatsurik izan badu inoiz, huraxe izan zen. Hertzainak, gaztetxea, langileriaren borroka, punkiak eta junkiak, Andra Mari Zuriaren profanazioa, azken troskoak, Hala Bedi irratiaren sorrera eta Zuloa liburu-dendaren inaugurazioa. Gasteiz hiri tropikala zela sinistera ailegatu ziren batzuk, atera kontuak.
 
Garai hartatik aztarnarik apenas gordetzen ez zuen hiri batean hazitako nerabea nintzen (junkiak hilda, Andra Mari Zuria ondo babestuta metakrilato pantaila baten atzean, eta abar...) eta 80ko hamarkadako mitologia hurbil hori ezinbestekoa zitzaidan konplexuz beterik pasa behar den garai hori gaindituko banuen.
 
* * *
 
Akonplejatuta bizi baikinen, zertan ukatu. Hiriburu artifizialeko biztanleok ez dugu inoiz izan bilbotarrei hain natural ateratzen zaien joera chauvinista hori. Askotan, beste muturrean kokatu izan gara. Neure belaunaldiko nerabeak horren eredu. Mota askotako konplexuak elikatzen genituen garai hartan, baina nire inguruan bereziki lazgarria zen euskalduntasunaren inguruko hura. Nago garai hartan pozik hartuko genituela Eiderrek proposatzen dituen seinale bereizgarriak: hiruki beltza eskumuturrean, edo lauburu bat kopetan, hindu erara. Edozer gauza. Edozer gauza berriz ere “benetako euskaldunen” umiliazioak ez jasatearren. Imajinatu gipuzkoar koadrila bat (Arrasatetik heldu berriak, Gasteizen parranda egiteko, esate baterako) euskaraz, gugana zuzentzerakoan erdarara pasatzen dena. Edo imajinatu behin euskaraz badakizula konturatzen direnean, gurasoak gipuzkoarrak ote dituzun galdetzen dizutela, –barka nazatela gipuzkoarrek, baina konplexu haren ifrentzua Gipuzkoa zen, dudarik gabe–.
 
Oraindik ez daukat argi konplexu hori gainditzea lortu dugun.

Azkenak
Javier Milei eta bere arreba eroskeria trama batekin erlazionatu dituzte filtraturiko audio batzuek

Argentinako hainbat hedabidek Desgaitasun Agentzia Nazionalaren buru den Diego Spagnuoloren audioak zabaldu dituzte. Argentinako Gobernuan eroskeria dagoela aitortu eta azaldu du horietan Spagnuolok, eta ustelkeria kasu horren buruetako bat Argentinako presidente Javier Mileiren... [+]


2025-08-28 | Gedar
Bere historian lehen aldiz, 110.000 milioi euroko kapitalizazioa gainditu du Iberdrolak

Europako energia-enpresarik handiena da jada, eta bi handienetako bat munduan.


Frantziako Gobernuaren aurka “guztia blokeatzeko” deia indartzen ari da

Irailaren 10a izanen dute protestarako lehen hitzordua. 2018 urteko Jaka Horien mugimenduaren segipen gisa ikusten dute anitzek deia, nahiz eta alderdi politikoak eta sindikatuak dinamikari lotu izanak ezberdintzen dituen biak. François Bayrouren austeritate politikaren... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Alemaniak derrigorrezko zerbitzu militarra “beharrezkoa” denean ezarriko lukeen lege proiektua onartu du

Europako azken urteetako joerari jarraiki, derrigorrezko zerbitzu militarraren harrabotsa Alemaniara heldu da: SDP Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata buru duen Defentsa Ministerioak borondatezko soldadutza ezarriko lukeen lege proiektua onartu du, "beharrezkoa" denean... [+]


Nafarroako lau pilotari ijitori omenaldia egin diete Mañuetako pilotalekuan

Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


2025-08-28 | LAB sindikatua
38 urteko garraiolari bat hil da Erriberrin

LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


Hainbat ekintzailek bidea moztu diote Israel-Premier Tech txirrindularitza taldeari Espainiako Itzulian, Gazako genozidioarengatik

Hainbat lagun errepidera atera dira Palestinako banderak eta Gazako genozidioaren aurkako mezuak eskuan, eta Israelgo taldeko txirrindularien taldekako asteazkeneko erlojupekoa oztopatu dute. Etaparen ondoren argitaratutako ohar batean, taldeak manifestarien "ekintza... [+]


Martxoaren 15 eta 22an iraganen dira Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeak

Bozketa arauei dagokionez hainbat aldaketa bideratu zituen maiatzaren 21ean bozkaturiko legediak. Bozkatzeko prozedura argiturik, abuztuaren 27an eman du hauteskundeen agendaren berri Frantziako Gobernuaren bozeramaileak.


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Eguneraketa berriak daude