Badakit. Iritsi da. Baina hala ere ez dut sinetsi nahi. Hori esan didazu udaberriko lehen egunean. Etxeko atariko gereziondoa elurtzen ari den honetan. Ene burua ere zuri geratu da, zure muxua aurpegian itsatsi denean. Une batez izan da, baina nahikoa pentsatzeko ametsak jarraitzen duela. Eta ez da egoskorkeria, ez; nahiko da entzutea bihotzaren abiadura jabetzeko zurea eta nirea ez datozela bat. Hala ere iruditzen zait ez entzutearena beste ihes bat dela. Beste behin. Eta badoaz... Agian benetakoa, hauxe litzateke: bada garaia ikusteko norberaren bakardadea, norberari iristen zaiola unea ikusteko besteak ez duela jarraitzen alboan, oso urrun baizik. Urruntasunak erakusten du benetakoa. Eta bestela gogoratu Teresaren hitzak: “Maiteminduak bere begiak hesgailu batez hornituak ditu; bere aurrean dagoena ikusten ez dio uzten”. Ez hori bakarrik. Ikusten badu ere, begi horiekin bakarrik ikusten du. Eta begirada ez da zuzentzen leihorantz. Aurrean ikusten den bakarra ispiluan islatzen den gure gezurra da. Irudi eza. Beste behin tren geltokian nengoen. Eta benetako agurrak begiztatzen nituen.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!