Gajoa

Platano arrunta
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Zuhaitz gajoa, gaurko honetakoa: alboa edo platano arrunta (Platanus x hispanica), Saran bizi dena. Bi sailen arteko muga-izkina batean bizi da, eta hori haren hondabidea. Ez batena, ez bestearena, alde batekoak zasta iltzea sokari eusteko, bestekoak itxiturari tira egiteko danba entenga... Soilik argazkiko pusketa horretantxe hogeitik gora sartuak ditu... Oinazealdi ederra, bizitza osorako kalbario. Hil eta gero ere ez du etorkizun samurra izango, zerratzerakoan zerraren hortzak egur barruan ezkutatutako burdin puskak topatzean maldizio purrustada galanta entzun beharko du zerrariaren ahotik...

Azkenak
Eguneraketa berriak daude