Autofikzioa haurrentzat

  • Pako Aristi; Manu Ortega ::Elurte bateko ipuinak

    Erein

    Orrialdeak ::90

    prezioa ::12€

Berriro etorri zaigu Pako Aristi haur literaturaren plazara, oraingoan “haur literatura” terminoaren bi zentzuetan: haurrentzat egindako literatura eta haurrek egindako literatura. Izan ere, liburu hau Intxaurrondoko Ikastolako hamaika urteko haurrekin lankidetzan idatzia izan da. Idazleek egin ohi dituzten bisita horietako batean, ikastolako haurrek beraiei buruzko liburu bat idaztea eskatu omen zioten Aristiri. Pixka batean pentsatu eta gero, baietz esan zuen, baina horretarako ipuintxo bana bidali beharko zioten, idazleak haien berri zehatzagoa izateko. Ipuin haiek guztiak bildu, eta fikziozko hari argumental batean txertatu zituen Pako Aristik. Azken emaitza Elurte bateko ipuinak izan da.

Liburuak ahots askotako Mila gau eta bat gehiago delakoaren antza hartu du, halako bertsio posmoderno batean. Espazio-deborako koordenadak gora-behera, istorioa oso ezaguna egingo zaio bati baino gehiagori: Pako Aristi izeneko idazle bat, eskola-bisita batzuk egin ondoren, Galiziara abiatu da bere maitearekin egotera. Bidean, ordea, izugarri gaiztotu zaio eguraldia, elurrak autopistako auto guztiak geldiarazteraino. Orduan poliziak inguruko polikiroldegi batera eraman ditu autoetako lagun guztiak, bertan gaua eman dezaten. Halabeharrez, Intxaurrondo ikastolako haurrak Peñiscolara eraman behar zituen autobusa ere butxadura berean suertatu da, eta haurrek Pako Aristi ezagutu dutenean han hasi dira kontu kontari ia gau osoan zehar.

Halaxe da, bai; aspaldi honetan autofikzioa boladan dago, nonbait. Haurrentzako autofikzioa, oraingoan.

“Primerako idazle jator guai guapoak”, baina, ezin du ahaztu bere zeregin didaktikoa, eta umeek istoriotxoak kontatu ahala “ipuinak idazten ikasteko dekalogoa” aletzen joango da, Platon eta haren jarraitzaileen artekoa gogora dakarren harreman dialogikoan.
Kontrapuntu gisa edo, liburuaren amaiera aldean Aristiren alderdi arau-hauslea agertu da, eta gaur egun (zoritxarrez) gero eta argitaldari gutxiagok onartuko luketen egoera konprometitu samar batean sartu ditu Intxaurrondoko haurrak, irakurlearen pozerako.

Haurrek kontatutako istorio eta pasadizo ugariak ondo josita geratu dira egileak hartarako asmatutako uztaian, eta liburua emaitza orijinala da zalantzarik gabe.

Ondoegi lotu gabe geratutako zenbait hari, eta baita zuzenketa faltan dauden zenbait pasarte badira ere, oro har, osotasunaren irudia oso balekoa da.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude