Haratago

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Egoera oso irekia dago martxoko 9. honetan. Zenbaitek egintzat jotzen duen arren PSE-PP ituna, nik ez nuke hazienda jokatuko. Izan daiteke Patxi lehendakari, nola ez, baina zaila du Ajuria Eneara daraman bidea, eta oraindik hilabete falta da gutxienez. Gauza asko gerta daiteke tartean.
 
Patxi bai. Matematikak lehendakaritza eman dio, eta puxtarri horrek doble balio du. Zapatero ahul dago Galizia galdu ondoren eta garaipen bat behar du. Patxirengan agindu erraiek agintzen dute neuronen gainetik, eta herra dio Ibarretxeri: gorputzak eskatzen dio haren tokia hartzea. Ibarretxek bereganatu ditu abertzale mordo baten botoak baina ez da gai gehiengorik biltzeko; aldiz Patxik nahikoa du aurkeztea gehiengoa lortzeko. Edo?
 
Patxi ez. Popularren morroi da, lehendakari agertu delako izan baino lehen. Gobernuan sartzen baditu, besarkada itogarria espero lezake, eta sartuko ez balitu... ze sendotasun izango du 25 eserlekurekin? Krisiaren gogorrena etortzeko dago eta Patxik ez du inoiz aurrekontu bat kudeatu, ez du konfiantzarik ematen. Ezingo du zirt-zart gobernu akordioa lotu, eta Legebiltzarra osatu bitartean indar faktiko guztiak presiotan izango ditu, bakoitza bere aldera. Nahikoa izan daiteke hori amore eman eta lehendakaritzari uko egiteko.
 
Ibarretxe ez. Hau da gauzarik argiena oraintxe, Ibarretxe ez dela berriro lehendakari izango. Azkenean gertatuko balitz ere EAJ eta PSEren arteko konponketaren bat, prezioa izango da ziur Ibarretxeren burua. Patxik, berea zuritzeko behar du gutxienez Ibarretxe ez izatea lehendakari, “frentismoan erori gabe eragin ahal izan dugun aldaketa”.
 
Ona ala txarra?
Sanoa litzateke 30 urte gobernuan daramanak agintea galtzea. Ustela da balizko ordezkariak arerio bat jokoz kanpo utzi izana ordezkaritza lortzeko. Gobernu meheagoa egingo omen du Patxik, zorionez. Zoritxarrez izango da elebakarragoa eta errebantxa soinuan letorke, popularrek akuilatuta. Aldundien indarrak orekatu lezake gobernuaren joera hori, agian horretan datza transbertsalitate posible bakarra. Edozein kasutan, gobernua osatu eta biharamunean berdin argituko du egunak, egon ziur.
 
Haratago. Irakurketa begiluzeago bat komeni da, ordea. Hemen bada tribu bat, hizkuntza baten inguruan eraikia mende luzetako bidean, biziraupenaren bila. Desager daiteke tribu gisa, eta urtu hiritar komunitate batean. Galera handia litzateke hori bere kideontzat, apenas munduarentzat.
 
Hain zuzen, euskaradunon tribuaren biziraupena guretzat bakarrik delako arazo, inteligentzia handia behar dugu ingurukoak gure alde jartzeko edo, gutxienez, kontra ez daitezen jarri. Genero berdintasunaren izenean, edo sexu hautuarenean, gizarteak onartzen ditu diskriminaziozko jokabideak, hain zuzen berdintasunera bidean egiten direlako.
 
Aldiz, hizkuntza normalizazioa arazo bihurtzen ari da. Batzuk horretan interesa dutelako, seguru, baina baita besteok ez dugulako behar bezainbeste asmatu. Bi faktoreen ondorioz bizi du euskarak gizartean aspaldiko girorik eskasena.
 
Datorrena datorrela, orain artekoaren ezberdina izango da. Hona proposamena: baliatu dezagun egoera ezberdin hori hausnartzeko. Pentsa dezagun euskaradunok nola izan gaitezkeen behar bezain temoso gure artekoa trinkotu eta atzera pausurik gabe aritzeko, eta aldi berean behar bezain atsegin ingurukoen konplizitatea lortzeko oinarrizko asmo partekatuen alde.
 
Lortu izan da orain baino lehen, lortu dezakegu berriro ere.

Azkenak
Kneecap, Last Tour eta protestaren merkatua

Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.


Baionako fiskaltzak ikerketa abiatu du Ane Lindanek EHZn egindako emanaldiaren harira

Espainiako Abokatu Kristauen Fundazioak Bilboko artista salatu du arrazoi beragatik, “eskarnio delitua” egin duela argudiatuta. EHZk barkamena eskatu die artistaren emanaldiak mindu dituenei, baina egoera gorrotoa sustatzeko baliatu dutenengandik “urrun”... [+]


Munduan 220 milioi tona plastiko sortu eta %10a baino ez dira birziklatzen urtero

220 milioi tona plastiko sortzen dira munduan eta %10a soilik birziklatzen da, zifra hori hamar urtez mantendu da bere horretan. Hainbat talde ekologistek salatu dute egoera uztailaren 3an, plastikozko poltsarik gabeko nazioarteko egunean.


Amnistia Internazionalak exijitu dio CAFi Jerusalemgo tranbiaren proiektua bertan behera uzteko

NBEren txosten batek azaldu du Beasaingo enpresak lagundu egiten duela Israelgo legez kanpoko kolonien hedapenean. Amnistia Internazionalek deialdia egin die gobernuei “urgentziaz” esku hartu dezaten txostenaren ondorioekiko.


2025-07-04 | ARGIA
TindEHEr egitasmoa: gazte-taldeen arteko ‘matxak’ euskaratik eta euskaraz

Oraingoz hamabi gazte-taldek eman dute izena. Taldeen arteko bikoteak osatuko dituzte, eta haien arteko harreman informalak euskaratik eta euskaraz garatuko dituzte. Helburua da kontzientzia linguistikoa berpiztea. Euskal Herrian Euskarazek eta Gazte Euskaltzaleon Sareak abian... [+]


Foruzaingoak taser pistolak eskura izango ditu 2026tik aurrera

Nafarroako Barne Sailak araudia aldatu du Foruzaingoak taser pistolak erabiltzen hasteko hurrengo urtean. Pistola elektrikoen erabilera poliziek daramatzaten kamerek kontrolatuko dute.


Lurramak “Bihar ere laborari” lelopean ospatuko du 20. urteurrena

Laborantza herrikoia eta jasangarria bultzatzen duen azokak 20. urteurrena beteko du. Azaroaren 7tik 9ra antolatu duten erakusketa eta merkatuan parte hartzera dei egin du.


Hau altxorra, geure geurea!

-Kax, kax, kax.

-Aurrera!

Maratila kirrikariari buelta eman eta barrura.

Hor zaude zure Donostiako Ibaetako EHUko bulegoan, eserita, lanean, aurrean mahaia bete irakurgai. Hor daude zure poltsatxo beltza lurrean, zure erlojua, ohiko legez, eskumuturrean beherantz buelta... [+]


Tomasita Quiala, munduko “bertsolari” txapelduna

Ekainaren 12an, 64 urte zituela hil zen Tomasita Quiala Kubako izar handia. Azkeneko aldiz, 2018an etorri zen Tomasita Quiala repentista Euskal Herrira, Bertsozale Elkarteak antolatutako inprobisazioaren nazioarteko topaketa batzuen bidez. Dena hartzen zuen gogoan eta denari... [+]


Leire Martinez, Equala berdintasun aholkularitza
“Zaila egiten zaio gizarteari onartzea albokoa izan daitekeela erasotzailea”

Erasoen aurrean jarduteko protokoloaren garrantziaz mintzatu da Equala berdintasun aholkularitza zerbitzuko Leire Martinez. Eraso baten aurrean zer egin, nora deitu eta nola babestu jakiteko balio du. Iruñeko Peñen Federazioarekin aritu dira elkarlanean aurten ere.


Amurrioko Correoseko langileek mobilizazio gehiago egingo dituzte, zuzendaritzak ez baitu kontrataziorik egin gainkarga konpontzeko

Hiru eguneko greba egin zuten ekainean eta enpresak ez ditu bete adierazitako konpromisoak. Horien artean zegoen udako oporren hutsuneak betetzea, CCOO sindikatuak azaldu duenez.


Eguneraketa berriak daude