...beste aldea. Gasteizen ikusitako –eragindako?– bi egoera arrunten berri eman nahi dizuet segidan, XXI. Mendean arlo batzuetan nola eta zertan gabiltzan irudi pare bat har dezagun:
1. Alde Zaharreko Osasun Zentroan nago, esperoan. Adin ertain itxurako gizon bat dut ondoan, urduri eta marmarrean hasieran, are urduriago eta purrustaka bost minutu geroago. Azkenean, bikote bat atera da medikuarenetik, magrebtarra-edo: “Hau da hau: mairu aluok toki guztietan sartzen ari zaizkigu!”.
2. Neskalagunak txikitako auzokide batekin topo egin du gurasoen atarian, Judimendin. Honetaz eta hartaz jardun dute biek ti-ta batean: “Lanean-eta, ondo. Zera bakarrik… sudaka gehiegi daudela!”.
Bi egoera ekarri ditut hona, baina zerrenda askoz luzeagoa gertatzen da egunero: beltzaranak, errumaniarrak, lesbianak…Badirudi batzuk ez direla ohartzen etiketa ematea oso kirol erraza eta praktikatua dela gurean, gainerakoak etiketatzeak ez zaituela inondik ere besteen –besteon– etiketetatik salbuesten; izan ere, lehen kexatia yonkie gizajo bat zen, besterik ez; eta bigarrena, alajainkoa, ijito zikin bat!
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...