Epelean

Joxemari Ostolaza
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu
Ohituta zegoen. Gutxi batzuk gainean, goiko solairutan, bakarren bat parean kontu eskale. Idazkaria konpartitua, gai ilunen zuritzaile eta hesi. Aurretik ez zuen fundamentuzko lanposturik, garai bateko fabrikak erreka jo eta langabearenak amaituta. Orain aldiz, kalefazio eta haize freskodun bulegoa dohainik. Kotxea ere, ordainduta. Soldata, langile kualifikatuta baino hobeagoa eta Visa txartela kontablearen kontrolpean. Astean lau bat eguneko otordua libre, lanpostuaren ardurak hala baimenduta. Herriko zinegotzi aukeratu zuten. Zortzi bat urte egin eta Gasteizko bidea hartzeko zoria eskaini zioten. Dozena urte badaramatza bertan. Norbait da, asteburuetan herrira egin eta inoiz baino akonpainante gehiago du. Eskuzabal aritzen da, ez omen da zuhurra berarekin dabiltzanek diotenez. Sortzez euskalduna, ez omen du oraingo euskara idatzia errez irakurtzen, ez du behar. Arduratuta omen dabil oraingo egoera berrian, ez daki luzatuko ote dioten gaurkoa. Jubilatzeko garaia urrun samar du eta hasia da eskuin-ezker egutera laboralaren bila. Jada, ba omen du baten eta bestearen laguntza hitza. Hala ere ez dago lasai, lantoki pribatuetan emaitzak dira nagusi. Ez daki zer den lehiatzea ogibidean. Gizajoa, hainbeste eman herriaren alde eta orain hau. Ez dago eskubiderik.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...