Bidea egiten disfrutatzen dakiten maisuak

  • PAM ::Heldu... inoiz ez

    autoekoizpena

    iraupena ::33´24´´

    prezioa ::9.50€

Ermutik dator matematiketan bezala musikan eta horren inguruko batailatan eskarmentu handia daukan laukotea: Putoamoak Matematiketan dira. Julio Kageta, The Pepes, Dantzut, Kubanakhan eta beste talde askotan ibili ostean, 1999an zenbaki artean aritzea erabaki zuten, nahiz eta ez dakidan zer zenbaki egin zituzten. Poliki lan egiten dute, euren erritmora, eta musika izugarri maite dutelako daude oraindik hemen. Ez horregatik bakarrik, egiten dutena ondo eta bihotzez egiten dutelako ere bai. Honako hau beraien laugarren diskoa da, rock indartsua melodia itsaskorrekin ederto ezkontzen duena, oreka egokian. Ez hori bakarrik, gai dira rapeatuak uztartzeko, post-hardcore erritmo eta giroak batzeko, 90eko hamarkadako euskal talde batzuk gogorarazteko edota QOTSA aldarrikatzeko, besteak beste. Euren apaltasunean lan ederra egin dute.
Markos - PAM
"20 urte daramatzagu eta arrakastarik izan ez arren, konposatzen jarraitzeko ilusioa daukagu"

Askotan esaten da musika ez dela matematika, ezin dela neurtu… Zer eman dizue musikak?


Egiten duguna musika da. Matematikarekin guztia azaldu daiteke, baina nahiago dugu guztia esplikatuta ez egotea. Musikan 20 bat urte daramatzagu eta arrakasta handirik izan ez arren, konposatzen jarraitzeko eta bide berriak bilatzeko ilusioa daukagu oraindik. Musika gure bizitzako zati garrantzitsua da.

Bitxia da kanturik kantu abesteko erregistroak asko aldatu izana...


Bai, hirurok abesten dugu tarteka; are gehiago, guztiok egiten ditugu musika eta hitzak. Kantuaren, estiloaren eta tonuaren arabera banatzen ditugu.

Euskara zikiña. Euskarak ez du gauza guztietarako balio?


Irati Jimenezek Berrian idatzitako zutabe batetik hartu dugu. Euskara garbia eta zuzenaren aurrean, bestelako euskara ere aldarrikatzen dugu: hau da, euskara komunikazioaren esparru guztietan baliagarria izan dadila. PAM taldean beti abestu dugu euskaraz, eta iraganean izan ditugun talde gehienetan ere.

Erantzun guztiak dira abestiak...


Musika asko gustatzen zaigu, musika egiteko grinari eusten diogu; eta rockaren munduan itxurakeria asko dagoen arren, garrantzia ematen diogu sentitzeari eta gauzak gure kabuz egiteari.

“Sormenari klausura egoki datorkio”. Hala pasa dituzue bi urte diskoa egiten?


Ez. Zoritxarrez ditugun lanek asko mugatzen gaituzte, eta astean behin bakarrik elkartu ahal izaten gara. Diziplina hori ezartzea erabaki genuen, eta bai, disko hau mimatu egin dugu konposizioan eta soinuan.

Gaur egun oso ohikoa bada ere, PAM taldeak beti aukeratu du autoekoizpena...


Hala da. Aurretik izan genituen taldeetan konturatu ginen prozesu guztia guk egin dezakegula. Lokalean bertan grabatzen dugu, fabrikara guk bidaltzen dugu... Zailtasun bakarra edo handiena banaketa da; horregatik hor akordioak egiten ditugu beste batzuekin.

Azkenak
Hezkuntza publikoko irakasleek akordioa lortu dute Jaurlaritzarekin

Tentsio handiko ikasturtea amaitzear, ostegunean hasi eta ostiralean jarraituriko azken negoziaketa maratoian Eusko Jaurlaritzarekin akordioa sinatu dute sindikatu guztiek, ELAk izan ezik. Datorren asteko grebak bertan behera geratu dira. Segidan, adostu dutena eta batzuek eta... [+]


Menopausian elikadura lagun izateko tresnak

Andrea Velasko dietista eta nutrizionistak elikaduraren bidez menopausiak eragindako aldaketak kudeatzeko zenbait gako eman ditu.


Ondo ereindako uzta

BRN + Auzoko eta Sain mendi + Odei + Monsieur le crepe eta Muxker
Zer: Uzta jaia.
Noiz: maiatzaren 2an.
Non: Bilborock aretoan.

---------------------------------------------------------

Ereindako haziek ura, argia eta denbora behar dute ernaltzeko. Naturak berezko ditu... [+]


Maiatzaren 18an ospatuko dute Sortzen jaia Takoneran

Sei urteko etenaldiaren ostean, maiatzaren 18an, Sortzen jaia ospatuko dute Takoneran D ereduko eskola publikoen aldeko jaia.  Ikuskizunak, haurrendako jolasak eta Gorka Urbizu edota Borla taldeen kontzertuak izango dira.


Zure onurarako da

Ikusiz zenbat psikologok, medikuk, terapeutak… metodo mirakuluak partekatzen dizkiguten, pentsa daiteke haurren heziketa nazioarteko kezka dela eta denok adituak bilakatu garela.


47 milioi euro gehiago Esako urtegiaren segurtasuna bermatzeko

Ebroko Konfederazio Hidrografikoko (CHE) lehendakariak egin du iragarpena aste hasieran: Esako urtegia handitzeko lanen laugarren moldaketari aurten ekingo diote eta urtegiaren eskuin magala egonkortzeko 47 milioi euro gastatuko dira.


2025-05-09 | Arabako Alea
Gasteizko lorezainak udalarekin bildu dira lehen aldiz

Gasteizko Udalak esan du enpresa negoziatzera deitzen ari dela. Sindikatuek eskatu diote Gasteizko langileak defendatu ditzala Enviserren jabea den AEBetako inbertsio funtsaren aurrean.


“Txosnak eta herri jaiak defendatzeko” ekimena egingo dute maiatzaren 31n Bilbon

Bilboko, Gasteizko eta Donostiako herri jaietako ordezkariek agerraldi bateratua egin dute maiatzaren 8 honetan, txosnei jarritako zailtasunak salatzeko eta jai eredu herrikoa "desagertzeko arriskuan" dagoela ohartarazteko.

 

 


Patxi Saez Beloki ZirHika taldeko kidea
“Hikaz egiten ere, eginez ikasten da”

Aurreneko aldiz Euskaraldiaren barruan Hikaldia egingo da. 83 herrik eman dute izena. Iaz hitanoa bultzatzeko sortu zen ZirHika talde eragileak antolatu du ekimena, Tauparekin batera. Patxi Saez Beloki ZirHika taldeko kidea elkarrizketatu dugu. Bi helburu dituzte estreinaldian:... [+]


Soluzioa ez da teknikoa, soziala da; Arnaldo Otegiri erantzuna

Azken asteotan, energia berriztagarriei buruzko eztabaida komunikabideetan zabaldu da. Euskal Herrian, lehenik eta behin, Aritz Otxandianok jasandako erasoaren kasu mediatikoa izan genuen, berak energia berriztagarrien aldeko jarrerari egotzi ziona; handik egun gutxira,... [+]


Turiel: “Bilatu daitezke arrazoi teknikoak, baina itzalaldia prezioen sistema perbertsoak eragin zuen”

Antonio Turiel fisikari eta CSICeko ikerlariak aspaldiko urteetan ez bezala bete zuen Hernaniko Florida auzoko San Jose Langilearen eliza asteazkenean. Zientoka lagun elkartu ziren Urumeako Mendiak Bizirik taldeak antolatuta Trantsizio energetikoaren mugak izeneko bere hitzaldia... [+]


Robert Prevost estatubatuarra izango da aita santu berria, Leon XIV

"Bake zubiak eraikitzeko laguntza" eskatu dio jendeari balkoitik egin duen lehen agerraldian.


Hezkuntza publikoko irakasleen eta Jaurlaritzaren arteko negoziazioak ostiralean jarraituko du

“Proposamen oso eskasa egin du Hezkuntza Sailak, berme eta zehaztapenak txertatu barik”, kontatu dio ARGIAri STEILASeko bozeramaile Haizea Arbidek. Ostegun honetan bilera izan dute sindikatuek eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, EAEko irakaskuntza publikoko... [+]


2025-05-08 | ARGIA
Iratxe Sorzabal absolbitu du Espainiako Auzitegi Nazionalak, “tratu gizagabeak” pairatu izana aitortuta

Epaiak dio 2001ean Sorzabalek egindako autoinkulpazioa "tratu txarren ondorioa" izan zela, eta beraz, "baliogabea" dela. 1995ean Irunen lehergailu bat jarri izanagatik atxilotu zuten 2001ean, eta bost egunez inkomunikatuta atxiki zuten, gogorki torturatuz.


Eguneraketa berriak daude